Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek eta EuskoTranek gutxieneko zerbitzuen 152 zirkulazio eskaini dituzte (%100). Horrez gain, beste 90 gehiago eskaini dituzte 6:30ak 10:30ak bitartean

2012.eko otsailak 09
  • 6:30ak eta 10:30ak bitartean gaur ostegunerako Batzorde Iraunkorrak deitutako 8 orduko grebaren lehen aldirako ohiko zerbitzuaren %49 eskaini da.
  • Goizeko greba iraun duen 4 ordutan zehar zerbitzuan egon diren EuskoTreneko eta EuskoTraneko agenteen %58ek ez dute grebarik egin.
  • Bezeroek grebaren bigarren aldirako, 17:30ak eta 21:30ak bitartean, egongo diren gutxieneko zerbitzuen ordutegiak , www.euskotren.es web-orrialdean, geltokietan, geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobus barnealdeetan ikus ditzakete.


EuskoTrenek eta EuskoTranek gaur goizean gutxieneko zerbitzuen 152 zirkulazio eskaini ditu (aurreikusita zeuden %100). Horrez gain, beste 90 gehiago eskaini dituzte 6:30ak eta 10:30ak bitartean. Hori izan baita gaur ostegunerako Batzorde Iraunkorrak deitutako 8 orduko grebaren lehen aldia. Beraz guztira ohiko zerbitzuaren %49 a eskaini da. 

Goizeko greba iraun duen 4 ordutan zehar egon diren EuskoTreneko eta EuskoTraneko agenteen %58ek ez dute grebarik egin.

Grebaren jarraipena operazioetako arloetan erabat desberdina izan da. Horrela, EuskoTreneko autobusen zerbitzuetan egon den jarraipen txikienak Zamudio eta Teknologia Elkartearen eta Usansolo eta izen bereko Ospitalearen arteko autobus zerbitzuetan ohiko zerbitzuaren %88 eskaintzea ekarri du. Eibarko hiri barruko autobusen zerbitzuan (Udalbus) ohiko zerbitzuaren %77 eskaini da. Gipuzkoan Lurraldebus sisteman sartuta dauden autobus zerbitzuetan %67 eskaini da eta Bizkaian Bizkaibus sisteman sartuta dauden autobusen zerbitzuetan %50 eskaini da. 

Trenbidean eta Tranbian egoera ez da desberdina izan. Horrela, trenbide arloan ohiko zerbitzuaren %40 eskaini da, Larreinietako Funikularrean %33 eta tranbian %31. Hau da, tranbian soil-soilik gutxieneko zerbitzuak ibili dira.  

EuskoTrenek gogorarazten du gaurko bigarren aldia 17:30etatik 21:30era izango dela eta EuskoTreneko eta EuskoTraneko ondorengo zerbitzuei eragingo die:

•         Gasteizko Tranbia.
•         Bilboko Tranbia.
•         Lasarte Oria – Hendaia tren zerbitzua.
•         Bilbao – Donostia lineako tren zerbitzuak.
•         Ermua eta Eibar arteko “Tranbia” zerbitzua.
•         Bilbao – Lezama Tren zerbitzua.
•         Bilbao – Bermeo Tren zerbitzua.
•         Trapagarango Larreinetako Funikularra (Bizkaia).
•         Bizkaibuseko sistema barruan dauden EuskoTreneko autobusak, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak. Eskuinaldean eta Ezkerraldean eta Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpusaren artean eskaintzen diren zerbitzuak.
•         Lurraldebus sistemaren barruan dauden EuskoTreneko autobusak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpekoak. Urolako, Kostaldeko eta Deba Barreneko eskualdetan eskaintzen diren zerbitzuak.
•         Eibarko Udalerako eskaintzen diren udal autobusen zerbitzua (“Udalbus”).
•         Garraio loturak (trena+autobusa konbinatuak) Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta izen bera duen Ospitalearen artean eta Zamudioko geltokia eta herri horretan bertan dauden Teknologia Elkartearen artean.

Eusko Jaurlaritzak aipatutako orduetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak ohiko lanegunetan eskaintzen diren %30ari dagokion zerbitzu eta maiztasun kopuruaren mantenuan datza, betiere arreta berezia jarrita lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegiei. Egunaren gainerako orduetan lanegunetako ohiko zerbitzua ibiliko da.

EuskoTreneko eta EuskoTraneko zerbitzuen bezeroek gaurko grebarako Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen ordutegiak ikus ditzakete geltokietan, geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobus barnealdean. Horiez gain www.euskotren.es web-orrialdean ere ikusi ahal izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan