Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Garamendi: "Ez dugu animalien ongizateari buruzko Legearen aurkako helegiterik jarriko, Estatuak eskumenen urraketak zuzendu dituelako"

2023-12-29
  • Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak berretsi du Eusko Jaurlaritzak ez duela errekurrituko Estatuko araua Konstituzio Auzitegian
  • Bitariko Lankidetza Batzordean negoziatu ondoren, bi administrazioek konpondutzat jo dituzte eskumen desadostasunak
  • Eusko Jaurlaritzaren ustez, Estatuko arauak EAEko eskumenak urratzen zituen gehiegizko erregulazio zentralizatuarekin
  • Espainiako Gobernuak testua aldatu eta arau xedapen bat sustatuko du. Xedapen horrek, besteak beste, ezarriko du animalien eta hazleen erregistroak autonomia erkidegoen titulartasun eta kudeaketa osokoak izango direla

Eusko Jaurlaritzak ez du konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsorik aurkeztuko Konstituzio Auzitegian animalien eskubideak eta ongizatea babesteko Legeari buruz, Estatuak Aldebiko Lankidetza Batzordean egitea erabaki duen jarduerekin ase dagoela iritzita. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendik ekainean iragarri zuen errekurtsoa jarriko zuela eskumenak urratzeagatik eta legeak euskal arauak garatzeko gaitasuna murrizten zuelako.

Hainbat hilabeteko negoziazioaren ondoren, bi administrazioek desadostasunak itxi dituzte, eta, horrela, Euskadik helegitearekin aurrera ez jarraitzeko asmoa duela jakinaraziko dio Auzitegiari, aldaketekin euskal eskumenen babesa bermatzen dela uste baitu. Akordioa gaur itxi da Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak eta Garamendi Sailburuak sinatuta.

Estatuak hainbat ñabardura egin ditu Gernikako Estatutuan esku sartzeak saihesteko eta bere eskumenen egikaritzan urrunegi ez joateko. Ildo horretan, eskumenen inbasioa zuzentze aldera, Estatuko arau berri bat  ezartzeko konpromisoa hartu du.

Informazio eta publizitatearen aldetik datuen zentralizazioa bermatze aldera Estatu mailan erregistro bakarra sortzeari buruzko zenbait artikulutan ematen da aipatu esku-sartzea. Halaber, beste hainbat artikulutan ere Euskadiko gaitasunetan esku-sartzeak ematen dira, horiek betetzea nahitaezkoa dela ezartzen baitute.

Estatuko Administrazio Orokorrak arau-xedapen bat sustatuko du, eta xedapen horrek ezarriko du erregistroen erregulazio zentralizatua (konpainietako animaliena, hazleena eta babes-erakundeena, besteak beste) autonomia erkidegoetako erregistroek transmititzen diotenaren dibulgazio asmoa baino ezin duela izan interpretatzeko moduan. Ildo horretan, argi eta garbi ezarriko du erregistroak autonomia erkidegoen titulartasun eta kudeaketa osokoak izango direla, haien betearazpen eskumenen esparruan.

Gainera, Estatuko nahitaezko neurrien erregulazioak orientagarriak izango dira, eta legedi autonomikoak kasu bakoitzean hala ezartzen duenean bakarrik lotuko dira.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendik ontzat jo du akordioa, eta azaldu du Eusko Jaurlaritzak ez duela errekurrituko "animalien eskubideak eta ongizatea babesteko Legea, Estatuak eskumen urraketak zuzendu dituelako euskal eskumenak errespetatze aldera".

Honetan ere eskumenen esku-sartzea eman dela eta Estatuko legearen gehiegizko zehaztasunak Euskadiri arlo horretan dagokion arau-garapenerako eskumena zaildu eta murrizten duela azaldu ondoren, "etengabe erne eta jagole gaudenez, Estatuaren eskumen inbasioak saihesten ditugu, kasu honetan animalien ongizateari buruzko legearekin gertatu den bezala", nabarmendu du Garamendik.

Sailburuak gaineratu duenez, Legeak autonomia erkidegoei aginduak ematen dizkie, eta horrek zalantzak sortu eta segurtasun juridikoaren printzipioa urratzen du. "Espero dut Espainiako Gobernuak animalien ongizateari buruzko Legean gure eskumenak babesteko hartutako erabaki hau agertoki berri baten hasiera izatea", adierazi du Garamendik.

5 iruzkin
  • Argazkia Anlu Forte
    2024-01-22

    Parece que los excesos competenciales solo importan cuando lo que está en juego es la vida de los más débiles: los animales. Que otras leyes españolas no arrollen como un rodillo, como la que se tramitó casi a la par que la de Bienestar Animal, importa poco, ¿ verdad?
    ¿Y para cuando se van a dignar a hacer que se cumpla la ley vasca de protección animal?
    ¿Cuándo van a hacer un poquito de esfuerzo para que Euskadi avance en la protección animal de forma real?
    No se olviden de que la forma en la que se trata a los animales define a un pueblo.

  • Argazkia Xaver
    2024-01-02

    Entzuten den bezala, beste leku batzuetan DNA maskotaren laginak biltzen dira nahitaez, kalean gorotzekin erkatzeko, izkina bakoitzean kamera adimendunak jarri beharrean antzemateko moduko erantzukizuna nork bere gain hartu behar duen jaso gabe. Leku batzuetan autobus-markesinaren bat barne dauden pixei dagokienez, Idem obligazioek kiratsa itsasten dute. Badirudi ez dagoela ondo zaindutako WC publiko nahikorik.

  • Argazkia Xaver
    2024-01-02

    Como se oye se hace en otros lugares recoger obligatoriamente muestras de ADN mascotas para cotejar con excrementos en la calle sin recoger de cara a quién asumir la responsabilidad más fácilmente detectable en lugar de colocar cámaras inteligentes en cada esquina. Idem obligaciones en cuanto a orines que hay lugares incluido alguna marquesina de autobús pega hedor, parece no hubiese unos WC públicos bien cuidados suficientes.

  • Argazkia SN Robot
    @garamendiol
    2023-12-29

    Comentario de Twitter:
    🚨 Erne jarraitzen dugu Estatuak gure autogobernua higatzeko edozein ahaleginen aurrean.

    Hilabeteetako negoziazioaren ondoren, Espainiako Gobernuak Animalien Ongizatearen Legearen eskumenen gehiegikeriak zuzendu ditu.

    https://t.co/Lb2gzXu8wj

  • Argazkia SN Robot
    @garamendiol
    2023-12-29

    Comentario de Twitter:
    🚨 Seguimos alerta ante cualquier intento del Estado de erosionar nuestro autogobierno.

    El Gobierno español ha corregido los excesos competenciales en la Ley de Bienestar Animal.

    https://t.co/LZi2o5Eq4a

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)