Berriak
qrcode

URAk Guardiako La Hoya erreka lehengoratzeko lanak lizitaziora atera ditu

2023-12-29
  • Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 77.963,78€.-koa izango da eta 2 hilabetetako egikaritze epea aurreikusten da 
  • Ibaiertzeko landaredia berreskuratuko da, ibilguaren ahalmena handituko da, eta ibaiaren gaineko pasabide bat ordeztuko da 

URA-Uraren Euskal Agentziak lizitazioa abiarazi du Guardiako La Hoya erreka hobetzeko eta ibaia lehengoratzeko obrak egiteko. Lizitaziorako aurrekontua 77.963,78€.-koa izango da eta 2 hilabetetako egikaritze-epea aurreikusten da. Obrak Udalarekin lankidetzan egin dira, horiek burutzeko lurren erabilgarritasuna kudeatu duena.

Guardiako La Hoya erreka hobetzeko eta ibaia lehengoratzeko obrak 300 metroko tarte batean egingo dira. Obra horien bidez, uholde-gertakariei erantzun nahi zaie, hala nola 2023ko ekainaren 19an eta, neurri txikiagoan, irailaren 2an, izandako prezipitazio handietako gertakariei.

Guardiako hirigunearen ipar-mendebaldean dagoen La Hoya erreka izan zen afekzio gehien eragin zituen eskualdeko ibai-ibilgua, ibilguaren bi ertzetan kokatutako hiru upeltegi-instalazio urez betez (Zintzo, Javier San Pedro eta Casa Primicia).

Zaharberritze-proiektuaren helburua da La Hoya ibaiaren tartearen hustubide-ahalmena handitzea, aipatutako upeltegien mugak zeharkatzen baititu; eta ibaiertzeko landaredia berreskuratzea 300 metro inguruko tarte batean.

Zehazki, Javier San Pedro upeltegiaren eskuineko ertzerantz doan tartean ibilguaren zabalera handitzea aurreikusten da, baita zati osoan landaketak egitea ere. Casa Primicia upategiaren eremuan, ibilguaren edukiera handitzea, ibaiaren gaineko pasabide bat ordeztea eta ertzak landareztatzea ere aurreikusten da. Azken jarduera hori Zintzo upategian ere egingo da.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER 2021-2027) finantziazioa jasotzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)