Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Beasaingo Igartza Jauregiak ‘Euskadin moda zapore’ erakusketa hartu du, hain zuzen ere 12 euskal diseinatzailek Cristobal Balenciagaren omenez prestatutako erakusketa.

2012.eko otsailak 09

Dagoeneko erakusketa Munichen eta Frankfurten, Estatu Batuetan, Bilbon eta Madrilen egon da ikusgai.

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak, Balenciaga museoko zuzendari Javier González Duranak eta ekitaldia hartu duen gipuzkoar udalerriko alkate Koldo Agirrek erakusketa inauguratu dute ofizialki, zenbait diseinatzailerekin batera.

Honako hauek parte hartzen dute erakusketan: Miriam Ocáriz, Isabel Zapardiez, Alicia Rueda, Miguel Palacio, María Cle, Modesto Lomba, Lemoniez, Minimil, Ion Fiz, Mercedes de Miguel, Ian Mosh eta Jota+Ge.

Beasaingo Igartza Jauregiak bere ateak zabaldu dizkio 'Euskadin Moda zapore' erakusketari, hain zuzen ere 12 euskal diseinatzailek Cristóbal Balenciaga maisuaren omenez beren lanekin prestatu duten erakusketari. Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak, Balenciaga museoko zuzendari Javier González Duranak eta ekitaldia hartu duen gipuzkoar udalerriko alkate Koldo Agirrek erakusketa inauguratu dute ofizialki, joan den 4az geroztik hilabetez irekita egongo dena. Erakusketan parte hartzen duten zenbait diseinatzaile ere bertaratu dira inaugurazio-ekitaldira, hain zuzen ere Minimil (Ana eta Beatriz) eta Jota+Ge (Santos Chacartegui, Garbiñe Urdampilleta eta Juana Ruiz) diseinatzaileak.

Erakutsitako talentuarengatik eta sorkuntzarengatik historikoki nabarmendu den lurra dugu Euskadi, eta orain ere nabarmentzen jarraitzen du. Euskal moda da adierazpide horietako bat. Balenciaga maisuak hasi zuen nazioarteko historia hori eta historia horren buru ere bada, eta oraingoan omenaldia egiten zaio, ideia hori Euskadik dauzkan turismo-erakargarri guztiekin uztartuta.

Horregatik, diseinatzaileen lanak bistaratzean, Euskadin duten inspirazioa atzematen da, eta beste ezer baino gehiago, Cristóbal Balenciaga maisuaren balioekiko duten errespetua. Hainbat forma iradokitzen dituzte diseinuek, hala nola Bilboko baldosa, Euskal Kostaldeko olatuak edo Arabako Errioxako koloreak.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak euskal moda balioan jartzeko ekimen hori sustatu eta finantzatu du. Sortzaileen lurra dugu Euskadi, eta horrelako proiektuak, lurra turismo-helmuga gisa eta gure diseinatzaileen gaitasuna uztartzen dutenak, euskal talentu berrien bultzatzaile bihurtzen dira.

8 modeloko bilduma Munichen eta Frankfurten aurkeztu zen, iazko ekainean. Ondoren beste zenbait diseinu erantsi ziren, 12 modeloko bilduma osatzeraino. 2011ko urrian erakusketa Estatu Batuetara joan zen enpresa-misio batekin batera, lehendakaria buruan. Eta, erakustaldi honen bitartez, bigarren urratsa egingo da Bilbon hasitako ibilbidean, ondoren nazioko zein nazioarteko beste zenbait jomuga etorriko direla. Eusko Jaurlaritzaren helburua Euskadiko merkataritza eta turismoa, bere erakargarri guztiekin, Euskadiko ekonomiaren eragile bihurtzea da, betiere nazioarteko proiekzioarekin, 2010-2013ko Lehiakortasun Planak adierazitakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 9a.

 

 

 

Iruzkin bat
  • @cbmuseoa
    2012.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia_news: El Palacio Igartza de Beasain acoge la exposición ‘Euskadi Sabe a Moda’ en honor a #Balenciaga http://t.co/2Gj6Sqce

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)