Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 105.000 eurorekin bultzatu du komikien, eleberri grafikoen edo liburu ilustratuen sorkuntza grafikoa (Gobernu Bilera 2023-12-26)

2023-12-26

Gobernu Kontseiluak 105.000 euroko partida bat onartu du gaur 2024ko ekitaldian komiki, eleberri grafiko edo irudidun albuma osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei laguntzeko dirulaguntzak emateko. 

Aurkezten diren proiektuek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta ezin izango dira aurkeztu bildumen parte diren proiektuak, aldizkako argitalpenetara bideratutakoak edo hasi eta amaitu egiten diren kapituluak. 

105.000 euroak bi modalitatetan banatuko dira:

  • 15.000 euroko 4 laguntza komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat gutxienez emakume batentzat.
  • 15.000 euroko 3 laguntza irudidun album edo liburu bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. Onuradunek ebazpena jaso eta biharamunetik hasita hamabi hilabete izango dituzte behin betiko sorkuntza argitaratzeko eta liburua 6 hilabeteren buruan argitaratu beharko dute, ilustrazio-lana amaitzen denetik aurrera zenbatuta. 

2023ko deialdian ere lau proiektu lagundu dira diruz komikiaren edo nobela grafikoaren modalitatean, eta hiru album edo liburu ilustratuen modalitatean.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @komikipedia
    2023-12-28

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu berri du 2024 urterako deialdi berri bat egitea 15.000 euroko 4 laguntza emateko #komikigintza proiektuak sustatzeko eta beste 3 laguntza irudidun album edo liburuak sortzeko. https://t.co/f8Tx0gB6Fh #komikia https://t.co/IkAa2zZaEQ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko