Berriak Hezkuntza
qrcode

Ekintzailetza sustatzeko ekimenetarako dirulaguntzak, Lanbide Heziketako ikastetxeei (Gobernu Bilera 2023-12-26)

2023-12-26

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako itunpeko 14 ikastetxeri integraturi dirulaguntza bana ematea, ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko ekintzak garatu ditzaten. Dirulaguntzen zenbatekoa 70.000 eurokoa da, hau da, 5.000 euro ikastetxe bakoitzeko.

Laguntza hauen onuradun diren ikastetxeek kultura ekintzailea sustatzeko eta Lanbide Heziketako ikasleen artean enpresak sortzeko ekintzetara bideratu beharko dute dirulaguntzaren zenbatekoa. Diruz lagundu ahal izango dira, besteak beste: ekintzailetzarekin lotutako prestakuntza teknikoko jarduerak, irakasleenak zein ikasleenak; mugikortasun gastuak (beste ikastetxe, erkidego edo herrialde batzuetara), beste esperientzia batzuk ezagutzeko; ekintzailetza-azoketara bisitak egitea, edo horietan parte hartzea; edo prototipoak edo proiektuak garatzeko beharrezkoak diren materialen gastuak (eskuratzea edo alokatzea).

Dirulaguntza hauek Next Generation EU finantza-tresnaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen dira. Plan horrek, halaber, sare publikoko lanbide-heziketako ikastetxeentzako dirulaguntzak jasotzen ditu, helburu berberekin.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @AlbisTech
    2024-01-02

    Comentario de Twitter:
    💡 14 centros concertados de #formaciónprofesional reciben 70.000€ que @Gob_eus destina a respaldar el #emprendimiento del alumnado, son fondos #nextgeneration 🇪🇺 que también contemplan ayudas a la FP de la red pública♀️🏃🏽

    https://t.co/h35PT79obE https://t.co/lXYBPJZmML

  • Argazkia SN Robot
    @AlbisTech
    2024-01-02

    Comentario de Twitter:
    💡 #lanbideheziketa-ko 14 ikastetxe itunduk 70.000 euro @Gob_eus jasoko dituzte ikasleen #ekintzailetza babesteko, #nextgeneration EB funtsak dira, sare publikorako LHrako laguntzak ere aurreikusten dira ♀️🏃🏽

    https://t.co/vz99nk0IT7 https://t.co/QWsNB0Sk1i

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko