Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaria Suediako enbaxadak antolatutako bide-segurtasunaren inguruko jardunaldi batean parte hartzen ari da

2012.eko otsailak 09

Euskal errepideak, Europako seguruenen artean

Amparo López Antelo Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendariak Suediako enbaxadak antolatutako bide-segurtasunaren inguruko jardunaldi batean parte hartu du gaur. Euskadiko errepideetako ezbehar-kopuru baxuaren (gure errepideak Europako seguruenen artean daude) ondorio zuzena da euskal presentzia ekitaldi honetan. López Antelok azken hamarkadan zehar Euskal Administrazioak martxan jarritako ekimenak azaldu ditu bileran eta trafikoaren segurtasuna zein arintasuna mantentzeko eta hobetzeko etorkizuneko aukerak aztertu ditu.

Estatuko trafiko eta bide-segurtasuneko hainbat arduradun, tartean Jorge Fernández Díaz Barne Ministroa, joan dira Jardunaldira. Bertan, euskal Trafiko Zuzendariak Euskadiko errepideetako ezbehar-kopuruaren garapena azken hamarkadan zehar aurkeztu du: % 42,5eko jaitsiera eman da biktimak dituzten istripuetan; hala, Euskadiko Estrategia Planean aurreikusitako ezbehar-kopurua murrizteko helburuak gainditu dira.

Joera positibo hau azken urtean zehar mantendu da. 2011an, 8.376 istripu egon ziren Euskadin; horietatik, 2.502k biktimak izan zituzten. 2010 urtearekin alderatuz, % 1,5eko jaitsiera egon da biktimak dituzten istripuetan eta % 11, 6ko jaitsiera inplikatutako pertsona-kopuruan.

Hildakoei dagokionez, 2011. urtean 55 istripu jazo ziren euskal errepide eta kaleetan, eta horietan 60 lagun hil ziren ezbeharraren unean edota 24 ordu igaro baino lehen. 2010ean istripu kopuru bera jazo zen baina 7 hildako gehiagorekin.

Etorkizunean

Euskadiko istripuen ezaugarriak aztertu ondoren (*), Lopez Antelok azaldu du oso zaila izango dela datu hauek etorkizunean mantentzea, zenbatekoak oso baxuak direlako.

Datozen urteetan emaitza positiboak izaten jarraitzeko neurri berriak ezarri beharko direla adierazi du, puntu bidezko gidabaimenaren antzekoak. 

Hobera egiteko hainbat gauza aipatu ditu. Hitz gutxitan esanda, gidariei ez zaie arau-hausterik barkatuko eta zirkulazio arauak bete beharko dira.

López Anteloren helburu nagusiak dira: istripuak eta zirkulazioak ingurugiroan sortzen duen kutsadura murriztea.

 (*) Beste datu batzuk

Jardunaldian zehar Zuzendariak eskainitako informazioari dagokionean, euskal errepideetan egondako istripuen ezaugarrien inguruko txosten luze bat nabarmendu behar da. Honako hauek dira 2011n jazotako istripuen ezaugarri nagusiak (urtero antzekoak izan ohi dira):

  • Istripuak izan zituzten hamar lagunetik zazpi gizonezkoak ziren, eta hiru, emakumezkoak.
  • Istripuetan nahasitako lagunen erdia (% 49) 25 eta 44 urte bitartekoak ziren.
  • Istripuak izandako lagunen artean, % 80 gidariak ziren, % 19 bidaiariak eta gainontzekoak, oinezkoak.
  • Ibilgailuen % 73 autoak ziren, % 5 ziklomotor edo motozikletak, % 2 bizikletak, eta gainontzekoak, autobusak edo kamioak.
  • Biktimadun istripuen % 37 autoen arteko talken ondorioz jazo ziren, % 32 galtzada irteerengatik eta % 11 harrapatzeengatik.
  • Errepidearen egoerari dagokionez, kasuen % 58an lehor eta garbi zegoen, baina % 42an errepidean ura, elurra, izotza edo olioa zegoen.
  • Istripuen % 53 lanegunetan gertatu zen, eta % 47a jaiegun edo jaiegun aurreko edo osteko egunean.
  • Lau istripuetatik ia hiru goizean izan ziren.
  • Istripuen % 27 autobide eta autobietan jazo ziren.
  •  % 63 gidariak ziren, % 12 bidaiariak eta % 25 oinezkoak.
  •  Ehun hildakoetatik zortzi gizonezkoak ziren.
  • Istripuen % 80 errepide garbian gertatu ziren.
  • Zirkulazio arauak ez betetzea eta abiadura izan ziren istripuen arrazoi nagusiak.
  • Froga toxikologikoetan hildakoen %20k positibo eman zuten.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)