Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Gizarte Zerbitzuen ikuskaritzaren sorrera

2010.eko urtarrilak 25

 

Organo horrek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen kudeaketa ebaluatuko du, funtzionamendu orekatua lortzeko

 

Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza arautzen duen dekretua azken txanpa egiten ari da onartua izateko bidean, gaur eman baitu nahitaezko txostena gizarte-zerbitzuen arloko kontsulta-organo gorena den Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluak. Kontseilu hori osatzen dute Jaurlaritzako zenbait sailek, aldundiek, Eudel‑Euskadiko Udalen Elkarteak, enpresaburuek, sindikatuek, elkargo profesionalek, hirugarren sektoreko erakundeek eta kooperatibek. 

Une honetatik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren barruko zenbait izapide egitea baino ez da falta Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu baino lehen.

Goi Ikuskaritza Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean jasotzen den organo berria da, eta legearen aplikazioa ebaluatzea, lurraldeen arteko desorekak ekiditea eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazioen funtzionamendu egokia kontrolatzea izango dira haren helburuak. Tresna garrantzitsua izango da berdintasuna bermatzeko eta kalitatea hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuek ematen duten prestazioan.

Ikuskaritzak zerbitzuei buruzko azterlanak eta ikerketak egingo ditu. Lan horien emaitza txostenak eta irizpenak izango dira, eta indarreko arauak betetzen ez diren kasuetan, dagokion administrazioari hori zuzentzeko errekerimendua egingo zaio.

Goi Ikuskaritzan lan egiten duten funtzionarioek agintari publikoen izaera izango dute ondorio guztietarako, eta haien jardunean agintarien eta beharrezko jotzen duten guztien laguntza eta lankidetza exijitu ahal izango dute. Goi Ikuskaritzaren prozedura beti ofizioz hasiko da, beraren ekimenez zein goragokoen aginduz.

 Gizarte-zerbitzuei buruzko arauak betetzen direla konprobatzeko, Goi Ikuskaritzak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema osatzen duten titulartasun publikoko egoitzak, itundutakoak, kontratatutakoak eta hitzartutakoak bisitatu ahal izango ditu, baita sistemaren barruan ez dauden pribatuak ere; eta ondoko ahalmenak izango ditu: arduradunei beraren egoitzara dei egitea; ikerketarako beharrezkotzat jotzen dituen agiriak eskatzea; baita beharrezko irizten dien beste zeinahi jarduketa ere.

2 iruzkin
  • Irekia
    2010.eko otsailak 10

    Existe una herramienta única del Gobierno para la gestión de los servicios sociales. El Gobierno trabaja para conseguir unos servicios sociales armonizados en los tres territorios, de forma que se pueda dar una respuesta coordinada a cualquier persona, independientemente del municipio donde resida. Este es uno de los objetivos del Departamento de Empleo y Asuntos sociales y, además, se encuentra recogido en el Plan de Inclusión de Euskadi.

  • 2010.eko urtarrilak 26

    Quizá sea difícil de conseguir, pero yo entiendo que los servicios sociales deberían estar centralizados en su totalidad para evitar las duplicidades. No entiendo que existan departamentos sociales en Gobierno, Diputaciones y Ayuntamientos. Con una sola Entidad que los gestione vale y evitamos las posibles duplicidades y sino, por lo menos, que trabajen con el mismo sistema informático y el acceso sea común a todas las Entidades

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta