Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Europan programaren esparruan Europako arkitekto gazteek egindako hirigintzako 54 proposamen jaso ditu Getariak

2012.eko otsailak 09

 Eusko Jaurlaritzak proposatutako kokalekuetako bat, Sestaorekin batera

 

Ignacio de la Puerta, Etxebizitzako zuzendariak, eta Nica Lertxundi, Getariako alkateak Europan 2011 Programako Getariarako proiektu irabazleak aurkeztu dituzte. Europako arkitekto gazteentzako ideia lehiaketa garrantzitsua da Europan.

 Lehiaketa Europako 17 herrialdetan egiten da batera, eta aukera ematen die 40 urtetik beherako arkitekto gazteei berroneratze-, hirigintza- eta etxebizitza-planak diseinatzeko duten talentua eta sormena erakusteko.

 Oraingo hamaikagarren deialdi honetan, Espainiako Komiteak, Sustapen Ministerioa buru delarik, sei kokapen aurkeztu ditu lehiaketara. Horietako bi Euskadin daude, Getarian eta Sestaon, hain zuzen:

 José López Parra, José Manuel Calvo del Olmo eta Guillermo Gosalbo Guenot arkitektoek osatzen duen taldeak aurkeztutako Getariarako proiektua izan da irabazle. Epaimahaiko kide izan dira Félix Arranz, Jordi Badía, Juan Domingo Santos, Javier García‐Germán, Gloria Iriarte, Jesús Irisarri,  Kristine Jensen, Nuno Ravara y Gaia Redaelli.

 Potzuaga Gaina eremua aztertu dute aurkeztutako proiektuek. Orubide sozietate publikoak dihardu eragile urbanizatzaile eta  28  hektarea dituen eremuan  babestutako etxebizitzak eraikiko dira.

Kasu honetan, hiri-ingurunea eta medio fisikoa nola lotu aztertu behar izan dute, nola gauzatu hiriaren eta espazio naturalaren arteko trantsizioa. Soluzio arkitektonikoa eman behar izan diote iparralderantz eraikitako etxebizitza-multzoari, non itsaso-haizeek gogor jotzen duten, bista ikusgarriak badituzte ere. Proiektu honetan, babestutako etxebizitzak direlarik, irizpide bioklimatikoak eta aurrekontu-mugak hartu behar dira kontuan. Arkitekturak gai izan behar du lekuaren berezko ezaugarrien kontraesanei soluzioa emateko.

 Saritutako ideia osorik gauzatu daiteke edo zati bat, eta Europanen konpromisoa da talde sarituak proiektuaren gauzatze-prozesuko faseren batean inplikatzea.

 Hasieran batean izena eman zuten 86 taldeetatik, 54k aurkeztu dituzte proposamenak, eta horiek aztertu ditu Epaimahaiak.  José López Parra, José Manuel Calvo del Olmo eta Guillermo Gosalbo Guenotek osatutako taldeari aho batez eman dio saria Epaimahaiak; aipamena izan du Oscar Linares de la Torre, Marc Bajet MENA eta Pau Bajet MENAk osatutako taldeak, eta finalista geratu da Raúl Ortega Cresporen taldea.

 Saritutako proiektua "La escalera intrusa" da.  Oreka zail bati eusten dio proposamen honek, erantzunak ematen baitizkio lehiaketak planteatzen dituen galderei zein proiektuak berak sorrarazitakoei, eta lehiaketan lortutako koherentziari eutsi egin beharko dio "errealitate konplexuaren" baldintzak proiektuan barneratu behar direnean.

Proposamenean badira konponbide ez hain onak (aparkalekuak...),  baina horiek aldatu egin daitezke. Alabaina, lurzoruaren okupazio-estrategiari dagokionean, bloke autonomoak daude aurreikusita, espazio kolektiboak sorraraziz elkartuko direnak. Horrek, eszenatoki "urbanoa" planteatzen du, non blokeen arteko elkarrizketak sortzen duen publiko izaera eta ezaugarriek bermatu egiten duten urbano izaeraren gauzarik baliotsuena, beti ere goragoko maila batean piezen multzokatzea inguruan modu probetxugarrian txertatzea eragotzi gabe.

 Bi ideia daude eraikitako piezen jatorrian, bata bizi izatea, eta bestea "erantsitako espazioen" kudeaketa. Pieza horiek, arkitektura gisa eta bizitzeko espazio gisa, badituzte ezaugarriak, iraunkor bihurtzen dituenak etorkizuneko "errealitate" batean. Errealitate horrekin egingo dute talka eta hortik abiatuta egokitu beharko dute eta beren tokia aurkitu.

 Europan Programa

 Lehiaketaren xede nagusietariko bat profesionalen arteko elkartrukatzea eta ideia berritzaileen proposamena sustatzea, gure herrietako arkitekturaren eta hirigintzaren kalitate gorena alde batera utzi gabe. Hiriak berroneratzeko proiekturik onenak hautatzea ere bada xedea, Europako eskualde, hiri edo herri baten garapen ekonomikoan, sozialean eta kulturalean lagunduko duten proiektuak, alegia.

 EUROPANek 40 urtetik beherako arkitekto europarren eskura jartzen du plataforma bat, euren ideiak nazioartean garatu eta ezagutzera emateko.

 Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, Visesa eta Orubide sozietateen bitartez, eta Getariako eta Sestaoko Udalekin lankidetzan, Getaria eta Sestao proposatu ditu kokaleku gisa. Erkidego berean ez da egon, orain arte, kokaleku bat baino gehiago.

 Badira ia hamalau urte Eusko Jaurlaritzak ez zuela zuzenean kokalekurik aurkezten lehiaketara, eta ia zortzi urte Euskadi ez dela aurkeztu lehiaketa honetara.

 Sortzaile berriei eta, oro har, sektoreari bultzada emateko, aurtengo edizioan arazo ezberdinak dituzten bi kokaleku proposatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Biztanleentzat hiriko espazio galduak berreskuratzea ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzarentzat eta ildo horretatik doaz aurkeztutako bi ekimenak.

 Europan 11ko datuak

Herri partehartzaileen kopurua: 17

Kokaleku kopurua Europan: 49

Izena eman duten taldeak: 3.000

Europan aurkeztutako proposamenak: 1.823

Sariak Europan: 41 sari, 54 aipamen eta 53 proiektu finalista

 EUROPAN 11 / ESPAINIA

Kokalekuak: 6

Sestao, Getaria, Alcalá de la Selva, Alcorcón, Cerdanyola del Vallès eta San Bartolome.

Izena eman duten taldeak: 423

Aurkeztutako proposamenak: 260

Sariak: 5 sari, 7 aipamen eta 7 proiektu finalista

Europan 11 programan saritutako Espainiako taldeak: 9 sari, 15 aipamen eta 12 proposamen finalista.

Espainiako taldeak izan dira EUROPAN lehiaketaren hamaikagarren edizio honetan sari gehien lortu dutenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)