Hauteskundeak 2024
qrcode

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak akordioa lortu du Zainketen aldeko etorkizuneko Herri-Itunaren oinarrien inguruan

2023-12-23
  • Nerea Melgosak "eredu propio, publiko eta komunitario baterantz" ematen den urratsa nabarmendu du
  • Zainketen euskal ereduak unibertsaltasunaren, elkartasunaren, aurrekontu-efizientziaren eta egokitzapenaren printzipioei erantzun behar die
  • Akordio hau Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak joan den apirilean adostu zuenari gehitzen zaio

Aste honetan Lakuan bildu den Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak dokumentu bat adostu du etorkizuneko Zainketen aldeko Herri Ituna bultzatzeko oinarrien inguruan.

Mahaia Hirugarren Sektore Sozialaren elkarrizketa zibilerako eta parte-hartze instituzionalerako organo gorena da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esparruan. Eta, bere ikuspegitik, azken dokumentuan "falta beharko ez liratekeen" elementuak identifikatu ditu. Azken dokumentu hori elkarrizketa sozial, zibil eta instituzionaletik eraiki beharko da. 

Akordio honen bitartez "urrats berri eta garrantzitsu bat ematen dugu zainketa-eredu propio, publiko eta komunitario baterantz, Hirugarren Sektore Sozialaren eta lankidetza publiko-sozialaren ekarpena aitortu eta baloratuko duena", nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren akordioa Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak apirilean gai horren inguruan lortu zuen akordioari gehitzen zaio.

Sailburuak azaldu duenez, "Jaurlaritza elkarrizketa irekia eta aberasgarria egiten ari da hainbat eragilerekin, zainketen eredua eraldatzen jarraitzeko praktikak adostera bideratuta".

Adostutako dokumentuak zainketei buruz hitz egiten dugunean zertaz ari garen jorratzen du, zainketa horiek bizitzan zehar ahalik eta autonomia handienarekin gizarteratzeko laguntza eta lotura gisa ulertuta.

Dokumentuak ere definitzen du norantz joan nahi dugun, zein den helburua: gure gaitasunak kontuan hartuko dituen eredu propio, publiko eta komunitario baterantz aurrera egitea. Eta bertara nola iritsi, funtsezko estrategia batzuk barne hartuta, hala nola: zainketa-politika inklusiboa, sistemikoa, prebentiboa eta zeharkakoa bultzatzea; eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak definitutako eta NBE Emakumeen Zaintzarako Aliantza Globalak onartutako 5 ezaugarriak: zaintzak duintasunez aitortzea eta ordaintzea; familia-zaintzaren pisua murriztea, erakundeek eskainitako zaintza handituz; zaintzak gizonen eta emakumeen artean birbanatzea; eta zaintzen duena eta zaindua dena ordezkatzea (haiei ahotsa ematea).

Elkarrizketa zibilaren esparruan lehentasunezko bi ardatz ere sartu dira: espazio komunitarioaren, komunitateen eta eredu komunitarioaren garrantzia eta hirugarren sektore sozialaren ekarpenaren garrantzia; eta politiken beharrezko koherentzia, zeharkakotasunarekin batera.

"Zainketa-politika berdintasuna eta gizarte-kohesioa bultzatzeko politika bat da eta hala izan behar du, bai zaintzaileen ikuspegitik, bai zainketak jasotzen dituenaren ikuspegitik" azpimarratu du Melgosak. "Zainketak behar dituzten pertsonen eta hauek zaintzen dituztenen bizi-kalitatea hobetu dezakegu eta hobetu behar dugu. Eta senide helduen zainketak ez du betebehar bat izan behar, aukera bat baizik, eta, beraz, askea, kritikoa, erantzunkidea, denboran mugatua eta laguntzarekin".

Hirugarren Sektore Soziala Jaurlaritzarekin biltzen duen Mahai horretan erabakitakoaren arabera, zainketen euskal ereduak unibertsaltasunaren, elkartasunaren, aurrekontu-efizientziaren eta egokitasunaren printzipioei erantzun behar die.

Zainketak herritar guztientzako eskubide gisa bermatzea da helburua (unibertsaltasun-printzipioa), arreta pertsona bakoitzaren beharretara eta gaitasunetara egokituz (elkartasun-printzipioa), eskura dauden baliabideak eta gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatuz (efizientzia) eta eredu komunitarioarekin bat datozen kalitate-estandarrekin (egokitzapen-printzipioa).

Akordioak, halaber, zaintzaileen (senideen) estatutu bat eratzeko beharra jasotzen du, eskubide objektibo edo subjektibo gisa aitortuta dauden laguntzak eta hobetu behar diren beste eskubide batzuk jasoko dituena.

 

6 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-12-27

    Comentario de Twitter:
    @oiertairati @FantovaFernando @sareensarea @Irekia @nerea_melgosa @lideamilibia https://t.co/6SYTXZ9suh

  • Argazkia Xaver
    2023-12-27

    Diskrezioa mantenduz, informazio sentikorra lortzen denean eta erkidegoko entzuleak aireztatuta utzi ezin direnean, ikerketa judizialeko prozesuak zailtzen ditu, informazioa bolbora bezala zabaltzen denean.

  • Argazkia Xaver
    2023-12-27

    Manteniendo la discrección una vez que se obtiene información sensible y no pudiendo dejar aireada al público oyente comunitario dificulta procesos investigación judicial puedan quedar pendientes una vez la información se propague como la pólvora.

  • Argazkia SN Robot
    @FantovaFernando
    2023-12-26

    Comentario de Twitter:
    Acuerdo de la Mesa de #DiálogoCivil de Euskadi en relación con un fururo pacto de país por los #Cuidados (8 páginas)
    @BerdintasunEJGV @sareensarea @Irekia @nerea_melgosa @lideamilibia +
    https://t.co/wrzRUodz8K

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-12-23

    Comentario de Twitter:
    🤝 La Mesa de Diálogo Civil alcanza un acuerdo sobre las bases del futuro Pacto de País por los Cuidados

    👍  El modelo vasco de cuidados ha de responder a los principios de universalidad, solidaridad, eficiencia presupuestaria y adecuación

    👉 https://t.co/8uEs3LOAyU

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-12-23

    Comentario de Twitter:
    🤝Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak akordioa lortu du Zainketen aldeko etorkizuneko Herri-Itunaren oinarrien inguruan

    #Zainketak #Cuidados #Furuto #Etorkizuna  🧵

    👉https://t.co/61q9KPEsD2 https://t.co/oJsP4Nggup

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Soraia Chacón, presidenta de Sareen Sarea