Berriak Herrizaingoa
Eu

Rodolfo Ares: ''Urkulluk manipulatu eta Euskadiren izen onaren aurka egin du, bere alderdiaren onerako''

2012.eko otsailak 08

 

Rodolfo Aresek, Herrizaingo sailburuak, EAJren presidente Iñigo Urkulluri eskatu dio “defendaezina defendatzeari” uzteko eta Euskadi “porrot egitear” zegoela esatean huts egin zuela onartzeko.

“Urkullu jauna gure herrialdearen sinesgarritasuna modu konponezinean ari da kaltetzen”, esan du Aresek, eta jeltzaleen buruaren “heldutasun politiko falta” gaitzetsi du. “Egindakoa zuzentzeko eta oker jokatu duela onartzeko exiji dakioke”, erantsi du sailburuak. Horrez gain, Aresek esan du ez dela egia Jaurlaritzak EAJri “etsita deitu” zionik, eta Urkulluri eskatu dio “egoarekin zerikusirik ez duten elkarrizketa pribatuak” bere alderdiarekin lotutako arrazoiengatik “manipulatzeari uzteko”.

Urkullu jaunak bere hutsegitean jarraitu duenez -atzera egin ordez, elkarrizketa pribatuak manipulatuz Euskadiren izen onaren aurka egiten jarraitu nahi duela erakutsi du gaur-, bere manipulazioetako batzuei erantzun eta, neure izaerari eta Patxi Lopez Lehendakariaren Jaurlaritzan ditudan funtzioei dagokien diskrezioak aginduta bestela halakorik inoiz egingo ez nukeen arren, elkarrizketa pribatu batzuen edukia argitu behar dut, orain arte halakorik inoiz egin ez badut ere.

Ez da Urkullu jaunak elkarrizketa pribatuen edukiaren berri eman duen lehen aldia. Asmo txarrez egin du, egia aintzat hartu gabe; oraingo honetan, nik, Herrizaingo Sailburu gisa eta Eusko Jaurlaritzako Koordinatzaile gisa, eta berak urtarrilaren 23tik aurrera izan ditugun elkarrizketen edukia distortsionatu du. Solasaldi horietatik ezin da inola ere alarma zantzurik atera; elkarrizketa horiek ezin dira ?etsi-etsian egindako dei? gisa hartu eta, are gutxiago, administrazio guztiek dituzten zailtasunez haraindi, horietan Eusko Jaurlaritza porrot egiteko arriskuan dagoela esan dela ulertu. Bere alderdikide batek, Egibar jaunak, eta Basagoiti jaunak zuzendu dituzte haren adierazpenak, baita Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak ere, atzo emandako datu eta azalpenen bitartez.

Gai honen inguruan, hau adierazi nahi dut:

1.- Urtarrilaren 23an, astelehena, Urkullu jaunarekin bildu nintzen, Bilbon, ETAren osteko egoerarekin lotutako gaiak eztabaidatzeko.

2.- Elkarrizketaren gai nagusia jorratzeaz gain, EAJk eta Eusko Jaurlaritzak elkar ulertzeko bideak sortu behar dituztela esan zidan Urkullu jaunak. Eusko Jaurlaritzaren ardura hartu genuenetik, nola maila pribatuan hala Legebiltzarrean eta kazetarien aurrean, beti ?herriari? dagozkion gaien inguruan beste alderdi batzuekin eta, batik bat, oposizioko alderdi nagusiarekin akordioak egiteko prestasuna erakutsi dugula erantzun nion.

3.- Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren diru sarrerak jaitsi izana aipatu genuen gehienbat elkarrizketaren zati horretan, eta jaitsiera horien eraginak murrizte aldera neurri fiskalak hartzeko aukera izan genuen hizpide. Urkullu jaunak gai horren inguruko elkarrizketa bati ekiteko prest ote zegoen esateko hitza eman zuen.

4.- Otsailaren 1ean, Ertzaintzaren Lehen Promozioaren 30. Urteurreneko ospakizun ekitaldietan, hitz egiten jarraitu genuen. Basagoiti jauna eta Pastor jauna lekuko dira. Haiek berretsi dezakete ez zela ez ?dei larririk? ez ?analisi katastrofistarik? egon. EAJko eta PPko arduradunekin Legebiltzarraren aurtengo lehen saioan ere hitz egin zen, hilaren 2an, erakundeen eta politikarien adostasun handienaz hartu beharreko neurriei buruz.

Urkullu jauna heldutasun politikorik gabe jarduten ari da, eta harrigarria da hori. Lehenik eta behin, defendatu ezin duena defendatzen saiatzen ari da, erratu egin dela onartu eta esandakoak zuzendu beharrean. Bigarrenik, ?porrot? hitza esan ez duela behin eta berriro errepikatuta, argi dagoena ezeztatzen saiatzen ari da. Izan ere, hitz hori erabili ez bazuen ere, joan den ostiralean bertan zeuden kazetari guztiek dakiten bezala, Euskadi ?porrot eginda? ote zegoen galdetu zioten bertan, zuzenean, eta berak baietz erantzun zuen. Hortaz, bazekien zer mezu helarazten ari zen.

Ez du logikoa ematen, nirekin izandako elkarrizketak horrenbeste larritu bazuen, prentsaurreko hori deitzeko hamar egun itxaron izana. Horren larri egon izan bazen, askoz lehenago agertu ahal zen kazetarien aurrean. Halaber, prentsaurreko hori zergatik deitu zuen azaltzeko erabili duen arrazoietako bat hiru egun lehenago Jaurlaritzako bozeramaileak berari buruz egindako adierazpen batzuk gustatu ez zitzaizkiola izan da. Hartara, beste behin ere, laguntzea baino gehiago, liskar politikoa piztea zen bere asmoa.
Urkullu jaunak bere jardunbide politikoaren ardatzetako bat bihurtu du marmarka eta gaizki esaka aritzea. Ez da elkarrizketa pribatuak azalerazten dituen lehen aldia eta ez da diskrezioz eta erantzukizunez jarduteko gai.    
Kezkagarria da azken egunetan hausnarketa egiteko gai ez izatea eta Euskadiren interesen aurretik bere alderdiarenak jartzea, baita, gure herriari kalte konponezina egin diezaiokeela jakinda ere, baieztapen faltsuak eginez gure ekonomiaren sendotasuna eta sinesgarritasuna ezbaian ipintzea ere

Urkullu jaunak bere eta bere alderdiaren, EAJren, interesen mesedetan euskal herritarrei kalte egiteko gauzatzen dituen saiakera guztiei irmo erantzungo die beti Eusko Jaurlaritzak. Jaurlaritzako Koordinatzaile gisa, denon interesen mesedetan, krisitik irteteko eta enplegua sortzeko jardungo garela bermatu ahal dut, beste batzuek, interes pertsonalek eta alderdikeriak bultzatuta, herri honi inondik inora laguntzen ez dioten zalantzak pizten dituzten bitartean.

Argi utzi nahi dut jasaten ari garen krisi ekonomikoak kalte egin diela gure familiei eta enpresei, baina, nolanahi ere, kaudimendun administrazioa gara, eta ahalegin handia ari gara egiten zerbitzu eta politika publikoei eusteko.


 

3 iruzkin
  • @LarryBillet
    2012.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @txarliegarcia: Ares: “Urkullu manipula y desprestigia el nombre de Euskadi para su beneficio partidario” http://t.co/ZJuOpBOg

  • @vali_vali_
    2012.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Rodolfo Ares: “Urkullu manipula y desprestigia el nombre de Euskadi para su beneficio partidario”: http://t.co/STRL6DwO

  • @enekoandueza
    2012.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Rodolfo Ares: “Urkullu manipula y desprestigia el nombre de Euskadi para su beneficio partidario”: http://t.co/STRL6DwO

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)