Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

HABEk eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetzan eskainiko dute “”Euskararen Jabekuntza Helduaroan” izeneko aditu titulua (Gobernu Bilera 2023-12-19)

2023-12-19

Gaurko Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio HABE eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskara Institutuaren arteko hitzamena sinatzeari.  Helburua bi erakundeek elkarlanean “Euskararen Jabekuntza Helduaroan” aditu tituluaren unibertsitate-agiria eskaintzea da.

Euskara irakasleei eta hizkuntzaren didaktikan teknikari direnei eskainitako hezkuntza-eskaintza izango da eta 2024-2025 ikasturtetik aurrera Eibarreko Gipuzkoako Ingenieritza eskolan eskainiko da. Aditu titulu honetako ikastaro eta mintegi batzuk HABEko irakasleek eskeniko dituzte, hala nola, “Helduen euskalduntzearen curriculuma, ebaluazioa eta egiaztatzegintza”, “Helduen irakaskuntzarako metodologia eta didaktika” eta “Helduen euskalduntzearen lege-oinarriak eta euskaltegietako antolamendua”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko