
Eusko Jaurlaritza “2023ko Bilboko Ospetsuak” izendatzeko ekitaldian izan da
- Javier Barroetak, Daniel Garciak, Marta Ubietak eta Radio Bilbaok osatuko dute jada 119 aitorpen dituen Bilboko Ospetsuen zerrenda
Eusko Jaurlaritza “2023ko Bilboko Ospetsuak” izendatzeko ekitaldian izan da gaur. Ekitaldia Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan egin da Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto, buru dela. Zeremonian Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izan dira beste hainbat agintarirekin batera.
Aurten “Bilboko Ospetsuak” zerrendan sartu dira:
- Javier Barroeta, bere ibilbide profesionalagatik (ekintzaile-eredu honek 1989an zabaldu zuen bere tailerra) eta modaren diseinuan eta tekniketan trebatzeko egindako lanagatik, 2016an Bilbon Goi Mailako Joskintzako Eskola inauguratu zuenetik.
- Daniel Garcia, Bilbon sukaldaritzaren munduan egindako bide luze eta oparoagatik. Batzuetan errezetak errepikatuz eta beste batzuetan errezeta originalak sortuz, historia egin du Pozas kaleko lehenengo Zortziko hartako eta Mazarredo kaleko egungo sukaldeetatik.
- Marta Ubieta, kulturaren eta arte eszenikoen zabalkundean egindako ekarpen handiagatik, lirikako abeslari eta soprano gisa, eta ehun urte beteta dituen Bilboko Koral Elkarteko gazteen koru mistoko ahots-teknikako irakasle gisa egindako lanagatik.
- Radio Bilbao, bere bizitasunagatik, Bilboko irratirik zaharrena izanik; egunez eta gauez gurekin izateagatik; musikaren, soinuen, isilaldien eta hitzen bidez Bilboren eta bilbotarren iraganeko eta oraingo historia helarazteagatik. Eta gure hiriko egunerokotasuna, uhinen bitartez, munduko txoko guztietara zabaltzeagatik.



