Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Josune Irabien´ek Santutxu Hockey Taldearen emakumezkoen talde berria txalotu du Txurdinagan

2023-12-16
  • Azken zazpi urteetan, emakumeen parte-hartzeak gora egin du: 33 neska daude kirol hori egiten duten 110 pertsonen artean

Bilbo, 2023 12 16

Emakundeko Idazkari Nagusia Josune Irabien Santutxu Hockey Taldearen eta Tenis Santander Hockey taldearen arteko emakumezkoen patin-hockeyko partidan izan da. Sailburua Santutxu Hockey Taldeko Batzordeko kide eta bi jokalariren ama den Maribel Rodriguezekin izan da, eta patin-hockeyko Iparraldeko Ligan jokatzeko emakumezkoen senior talde bat eratzean agertzen diren oztopoen inguruko interesa agertu du.

 “Santutxuko talde berri honek oso ilusio handia agertzen du —adierazi du Josune Irabienek—, eta emaitza handiak izango ditu. Lehena lortu du dagoeneko, emakumeek edozein proiektu garatzean izaten dituzten eragozpenak gainditu baititu. Zorionez, kirol nagusietatik kanpo ere urratsak egiten dira”.

Santutxu Hockey Taldeak 64 urteko historia du, eta auzoko gizarte- eta kirol-jardueraren parte izan da aldi horretan. “Urte hauetan, emakumeen parte-hartzea oso txikia izan da, eta eskola-kategorietara mugatu da. Azken zazpi urteetan, berriz, emakumeen parte-hartzeak nabarmen egin du gora, eta gaur egun gure taldean kirol hau egiten duten 110 pertsonetatik 33 neskak dira”, azaldu du Maribel Rodríguezek.

 “Azkenean iritsi da gure, auzoaren eta gure neska gazteen historia berridazteko garaia. Denboraldi honetan, eta lehen aldiz, emakumezkoen senior talde bat dugu patin-hockeyko Iparraldeko Ligan jokatzen. Talde hau osatzen dugun pertsona guztientzat ospatu beharreko une zirraragarria da, eta dagoeneko ligako hainbat partida jokatu baditu ere (beti gure instalazioetatik kanpo), gaur jokatu du lehen aldiz Txurdinagako kiroldegian Santutxu Hockey Taldeko emakumezkoen lehen senior taldeak”, zehaztu du Santutxu Taldeko zuzendariak.

Azaldu duenez, “gaurko eguna jai handia izan da kirol hau maite dugun pertsona guztiontzat, gure Taldearentzat, auzoarentzat eta, batez ere, gure neskentzat eta gizonen mundu honetan borrokatu diren emakume guztientzat”. Egunak alderdi solidarioa ere izan du, eta jostailuak bildu dira Euskadiko Gurutze Gorriarekin batera.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)