Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa: “ONCE erakundea pertsona guztion gizartea aukera-berdintasunean eta diskriminaziorik gabe lortzeko mugak gainditu dituen eta konpromisoa hartu duen erakundearen eredua da”

2023-12-16
  • Santa Luzia ospakizunean izan da, Barakaldoko BECen

Barakaldo, 2023 12 16

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak “zuzentzen dudan Sailaren eta ONCE-Euskadiren arteko lankidetza-harreman luzea” azpimarratu du. “ONCE erakundea pertsona guztion eta pertsona guztiontzako gizartea aukera-berdintasunean, diskriminaziorik gabe eta ordezkatzen dituen pertsonen eskubide osoekin lortzeko mugak gainditu dituen eta etengabeko konpromisoa hartu duen erakundearen eredua da”, gaineratu du.

Melgosak ONCE erakundeak Santa Luzia zaindariaren eguna dela eta Barakaldoko BECen antolatu dituen ekitaldietan parte hartu du. Bertan izan dira, besteak beste, ONCEren Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidente José Antonio Pérez Arias, ONCEko ordezkari Usue Vallejo eta Javier Flores.

“Euskal herritar askoren parte-hartze altruistak, antolatuak eta solidarioak betetzen duen ezinbesteko gizarte-rola sustatu behar da, eta rol horren garrantzia azpimarratu”, adierazi du Nerea Melgosak. “Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen eta Hirugarren Sektorea Sustatzeko Estrategiaren helburua da euskal gizartean gizarte-ehuna, parte-hartze soziala eta elkartasun antolatua sendotzen laguntzea”, adierazi du.

Nerea Melgosak aipatu duenez, “Euskaditik kanpoko beste erakunde batzuetako ordezkariak etortzen direnean eta gizarte-arloan egin dugun ibilbidea goraipatzen dutenean, Euskadin milaka euskaldunen inplikazioari esker egin dugun lan luze horren garrantzia azpimarratzen dute. Erakundeak ordezkatzen ditugunok ondare hori jaso dugu, eta gure ezagutzaren eta elkartasunaren ekarpena egiten dugu: meriturik handiena gure herritarrena da. Zorionez, gizarte konprometitua da gurea”.

“Horregatik, erakundeoi Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei (eta, haien artean, ONCE erakundeari) laguntzea eta haiekin lan egitea dagokigu, Euskadiko erakundeak eta sareak indartzeak gure herritar guztien bizi-kalitatea hobetuko baitu”, amaitu du Melgosak.

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-12-18

    Erronka bat gailu elektronikoetatik gidatzea deseguneratuta egon ahal izatea eta oinezkoei galdetzea asmo txarrak dituzten pertsonen zain dauden guneetara joatea, orain argazkiak sarean korrika baitabiltza.

  • Argazkia Xaver
    2023-12-18

    Un desafío guiarse por dispositivos electrónicos puedan estar desactualizados y preguntar a transeúntes les dirijan a zonas donde esperan personas con malas intenciones ahora que las fotos corren por la red.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)