Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Celaák bere "atsekabea" erakusten du, Wert ministroak ez baitu eman oposizioen gai-zerrenden aldaketari buruzko informaziorik

2012.eko otsailak 07

  • “Ez da legealdiari eta autonomia erkidegoekiko harremanari hasiera emateko modu ona“, kritikatu du sailburuak
  • Oposizioen gai-zerrendetan aldaketa bat eman da gaurko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara, ministroak duela hamabi egun egindako sektore-bileran sailburuei jakinarazi ez ziena, lan-eskaintza publikoak egun hartako gaietako bat izan ziren arren

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, bere “atsekabea“ adierazi du gaur, Wert ministroak ez baitu eman irakaskuntza publikorako oposizioen gai-zerrenda aldatzeari buruzko informaziorik. Izan ere, ministroak, joan den urtarrilaren 26an, osteguna, izan zen sektore-bileran, bere hezkuntza-politikaren ildo orokorrak aurkeztu zituenean, ez zuen indarreko gai-zerrendak aldatzeari buruzko inolako aipamenik egin. Hezkuntza Sail guztiaren harridurako, gaur, otsailak 7, aipatutako gai-zerrenden aldaketa eman da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara. “Egokia sektore-bileran jakinaraztea izango zen “, kritikatu du Isabel Celaák. “Hau ez da legealdiari eta autonomia erkidegoekiko harremanari hasiera emateko modu ona “, erantsi du.

Euskal irakasleentzako lan-eskaintza publikoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hilabete eta erdi geroago, eta Hezkuntza Sailak aurten beste eskaintza bat egingo zela baieztatu eta bi hilabete geroago, eman da iragarki hau. Agian irakasle asko gaur arte indarrean zeuden gai-zerrendetan oinarrituz hasi dira azterketak prestatzen eta horrek gertatutakoa, hots, ministroak, bere ekipoak erabakia hartu zuenean, gai-zerrenden aldaketa jakinarazi ez izana, larriago egiten du. Areago, oraindik larriagoa da sektore-bileran sailburuei esan ez izana, haiekin izan zuen elkarrizketaren zati handi bat 2012ko LEPetan zentratu zen arren.

“Bileran zeuden sailburuekiko eta azterketak prestatzen dagoeneko hasi diren lehiatzaileekiko begirune falta da “, kritikatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Zentzu horretan, Isabel Celaák, erabaki horren erantzukizun guztiak saihestu ditu, gaur bertan, otsailak 7, argitara emandako BOEren bidez izan baitu horren berri.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan