Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek datorren osteguneko gutxieneko zerbitzuen ordutegiak argitaratuko ditu web-orrian, geltokietan, geralekuetan eta autobusetan

2012.eko otsailak 07

Otsailaren 9ko greba Batzorde Iraunkorrak deitu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, goizeko 6:30etik a 10:30era; eta 17:30etik 21:30era

EuskoTrenek datorren osteguneko, otsailaren 9ko, gutxieneko zerbitzuen ordutegiak argitaratu ditu bere web-orrian, www.euskotren.es, geltokietan, tranbiaren geralekuetan eta autobusen barnealdean. Tranbien, Trenen, Autobusen eta Funikularraren gutxieneko zerbitzuek, lanegunetan ohiko zerbitzuaren %30, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EuskoTrenek eta EuskoTranek eskainiko dute. Aipatutako greba hori enpresako Batzorde Iraunkorrak deitu du aipatutako eguentako ondorengo orduetarako: goizez 6:30etik 10:30era; eta 17:30etik 21:30era. Egunaren gainerako orduetan lanegunetako ohiko zerbitzua ibiliko da.

Deialdiagatik ukitutako EuskoTreneko eta EuskoTraneko zerbitzuak ondorengo hauek dira:

•    Gasteizko Tranbia.
•    Bilboko Tranbia.
•    Lasarte Oria – Hendaia tren zerbitzua.
•    Bilbao – Donostia lineako tren zerbitzuak.
•    Ermua eta Eibar arteko “Tranbia” zerbitzua.
•    Bilbao – Lezama Tren zerbitzua.
•    Bilbao – Bermeo Tren zerbitzua.
•    Trapagarango Larreinetako Funikularra (Bizkaia).
•    Bizkaibuseko sistema barruan dauden EuskoTreneko autobusak, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak. Eskuinaldean eta Ezkerraldean eta Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpusaren artean eskaintzen diren zerbitzuak.
•    Lurraldebus sistemaren barruan dauden EuskoTreneko autobusak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpekoak. Urolako, Kostaldeko eta Deba Barreneko eskualdetan eskaintzen diren zerbitzuak.
•    Eibarko Udalerako eskaintzen diren udal autobusen zerbitzua (“Udalbus”).
•    Garraio loturak (trena+autobusa konbinatuak) Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta izen bera duen Ospitalearen artean eta Zamudioko geltokia eta herri horretan bertan dauden Teknologia Elkartearen artean.


Eusko Jaurlaritzak aipatutako orduetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak ohiko lanegunetan eskaintzen diren %30ari dagokion zerbitzu eta maiztasun kopuruaren mantenuan datza, betiere arreta berezia jarrita lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegiei. Lan etenaldien hasiera ordutegiak baino arinago hasten diren zerbitzuek ohiko ibilbidea bukatu arte egiten jarraitu beharko dute. Era berean, behin lan etenaldia bukatuta, ondorengo zerbitzuen tranbiek, trenek, funikularrek eta autobusek jatorriko eta/edo helmugako tokietan jarrita egon beharko dute.


EuskoTrenek era berean bezeroenganako arreta telefonoaren berri ematen du: 902 543 210.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan