Eman odola!
Berriak Lehendakaritza
qrcode

José Ignacio Berroeta Kutxabankeko sustatzailearen omenaldian parte hartu du Lehendakariak

2023-12-18
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Egungo finantza sarea eta “Euskal Herriko industria eta enpresa ekosistema osoa” finkatzeko egindako ekarpena nabarmendu du Iñigo Urkulluk

Gaur eguerdian, Bilbon, José Ignacio Berroeta BBK-ko presidentearen oroimenez eta omenez antolatutako ekitaldian parte hartu du Lehendakariak, eta bertan gaur egungo finantza sarea eta “Euskal Herriko industria eta enpresa ekosistema osoa” sendotzeko egin duen ekarpena goraipatu du.

Bere hitzaldian, Berroetaren konpromisoa eta ekarpena eskertu ditu, eta, beste ezeren gainetik, “Euskadi hobetzeko bere grina eta ikuspegia” azpimarratu ditu. “Pertsona bati esan dakiokeen gauzarik hoberena da mundua hobetzeko gai izan dela. Bada, zintzotasun osoz diot, José Ignaciok hori lortu zuen” – adierazi du Lehendakariak.

Beste lorpen batzuen artean, Lehendakariak aipatu du BBK-ko agintaritzan aritu zen bitartean, oinarriak ezarri zirela, gaur egun Kutxabank “estatuko finantza-entitaterik fidagarriena eta solidarioena”, eta bere Fundazioen bitartez erakunde publikoek parte hartuta kudeatzen den Europako  banku bakarretako bat izateko.  Horretaz gain, euskal erakundeekin lankidetzan, gizarte ekintzaren alde eta “gure inguruan aitzindaria den” laguntza eta harrera sistema baten alde banku entitate honek egindako apustua nabarmendu du Lehendakariak.

Bere mintzaldiaren beste une batean, “garai zailenetan ere” José Ignacio Berroetak euskarari eta euskal kulturari laguntzeko egin zuen hautua ekarri du gogora Urkulluk.

“Bera bezalako pertsonei esker, Euskal Herriko egungo enpresa-ehuna anitzagoa eta lehiakorragoa da, eta errotuago eta kanpora irekiago dago” – bukatu du Lehendakariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak