Berriak Herrizaingoa
Eu

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa aurrera eramateko batzordea sortu dute

2012.eko otsailak 07

Barne Ministroak eta Barne Sailburuak ekimenaren protokoloa sinatu zuten urtarrilaren 4an

Barne Ministerioko bi delegazioek eta Herrizaingo Sailak Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa aurrera eramateko batzordea sortu dute, gaur arratsaldean, Lakuan. ETAko biktimen oroimenez sortutako zentro horren protokoloa Jorge Fernández Díaz Barne Ministroak eta Rodolfo Ares Barne Sailburuak sinatu zuten urtarrilaren 24an, Artaza Jauregian.

Batzordea osatzeko Sonia Ramos, Terrorismoko Biktimen Aldeko Zuzendari Nagusia, Nélida Santos, Barne Sailburuko Administrazio eta Zerbitzuzko Kontseilariordea eta Maixabel Lasa, Terrorismoko Biktimen Arreta Zuzendaria bildu dira gaur Gasteizen

Batzordearen eraketarekin protokoloan agertzen den lehengo pausoa eman dute Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa diseinatzeko eta martxan jartzeko. Hemendik aurrera, sei hilabete baino lehen, Batzordeak proposamen bat egin beharko die bi gobernuei Zentro berria sortzeko xehetasun guztiekin.

"Terrorismoak gure gizartean eragin duen sufrimendua eta mina ez ahazteak gizarte libreago bat sortzeko aukera emango digu". Esaldi horrek Oroimenerako Zentroarekin lortu nahi dena adierazten du.

Legearen betebeharra

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren sorrera irailaren 22an onartutako 29/2011 Legean adierazten da. Lege horren 57. artikuluak dio: Gobernuak Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro bat sortuko du. Bere helburua da, terrorismoko biktimen balore demokratikoak hedatzea, biktimen memoria kolektiboa osatzea eta biztanleria askatasuna eta giza eskubideen alde kontzientziatzea.

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa Euskal Autonomi Erkidegoan kokatuta egongo da.

Horrez gainera, ekainaren 19ko 4/2008 Legeak aipamen berezi bat egiten du biktimen oroimena babestuz: Oroimenaren babesa funtsezko erreminta bat da terrorismoaren deslegitimazio etikoa, soziala eta politikorako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)