Euskaraldia
Berriak Segurtasuna
qrcode

Boluntariotzaren Aholku Batzordeak 2023an babes zibileko organizazioek egindako lana nabarmendu du

2023-12-12
  • Batzordeak positibotzat jo du joan den apirilean egin zen Euskadiko Udal-mailako Babes Zibileko Talde eta Elkarteen Arduradunen III. topaketa
  • Topaketa horretan basoko suteekin lotutako alderdi teknikoei eta era horretako larrialdiei erantzuteko boluntarioek duten garrantziari buruzko gaiak aztertu zituzten

Euskadiko Babes Zibileko Boluntariotzaren Aholku Batzordeak bilera egin du Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea buru dela, eta Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria eta Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia ere bertan direla, eta positibotzat jo du joan den apirilaren 22an egin zen eta boluntariotzaren ikuspegitik basoko suteei aurre egitea ardatz izan zuen Euskadiko Udal-mailako Babes Zibileko Talde eta Elkarteen Arduradunen III. Topaketa. Era berean, kolektiboak ekitaldi osoan zehar babes zibilaren arloan egin duen lana ere aitortu du organo horrek.

Bileran talde eta elkarteei banatutako segurtasuneko ekipamenduaren eta ekipamendu teknikoaren berri eman dute. Horrela, 2023an, Eusko Jaurlaritzak 90 txaleko korporatibo eta haurrentzako 23.300 identifikazio-eskumuturreko banatu zituen. Eskumuturrekoek 112ren anagrama daramate, eta oso baliagarriak dira elkarretaratzeetarako eta ekitaldi handietarako.

Bestalde, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak kolektiboari eskaintzen dion formakuntza ere aztertu dute. 2023an guztira sei ikastaro egin dira honako gai hauen inguruan: suteen itzalketa, TETRA komunikazio-sistema, teknologia aplikatu berriak dituzten kartografia eta nabigazioa eta meteorologia txarra segurtasunaren ikuspegitik. Ikastaro horietan 109 ikaslek parte hartu zuten.

Azkenik, Batzordeak batez ere gai ekonomikoei eta materialei lotutako hainbat hobekuntza-proposamen jaso ditu elkarteetatik, eta guztiak aztertzekotan geratu dira.

BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOAK EUSKADIN

Euskadiko Babes Zibileko Boluntariotzaren Aholku Batzordea Euskadiko Babes Zibileko Batzordeari atxikitako lan-organo bat da. Bertan Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, Estatuak EAEn duen administrazioak eta Eudel - Euskadiko Udalen Elkarteak parte hartzen dute.

Boluntarioen elkarteak ezinbestekoak dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, herritarrek babes zibileko lanetan parte hartzea bideratzen baitute. Haien laguntza desinteresatua, konpromisoa eta kualifikazio altua lagungarriak dira gure Erkidegoak segurtasun-maila handiagoa izateko.

Gaur egun 400 baino gehiago dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko talde eta elkarteetan dauden Euskadiko boluntarioak, eta horiei batu behar zaie Gurutze Gorriari, DYAri, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeari, Euskal Espeleologoen Elkargoari eta VOST Euskadi Larrialdietarako Boluntario Digitalen Taldeari atxikitako boluntario multzo handia.

Iruzkin bat
  • Argazkia Jon
    Jon
    2023-12-13

    Están Uds. seguros y los más importante, convencidos de lo que exponen en el sentido que Las organizaciones del voluntariado son una pieza indispensable del “Sistema Vasco de Atención de Emergencias y Protección Civil”, dado que demuestran lo contrario, que estan para hacer número.
    En segundo lugar comentan de la alta cualificación, pero esto no sera por los cursos impartidos por el Gibierno Vasco y Diputación?, digo yo.
    En vez del lavado de imagen, no quieren mirar un poco hacia Europa (cuando hago referencia a Europa, es el norte de los pirineos).

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)