NIK Patrika Digitala
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Ukrainako banduristen abesbatzaren kontzertu solidarioak bete du Gasteizko Migel Deuna eliza

2023-12-11
  • Eusko Jaurlaritzaren eta haren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza

Vitoria-Gasteiz 11 12 2023

Vitoria-Gasteizko Migel deuna elizan izan da Ukrainako banduristen abesbatzaren emanaldia, Errusiaren inbasio militarrak kaltetutako herritarrentzako funts solidarioak biltzeko biran. Ehunka lagunek bete dituzte Gasteizko tempoko bankuak, Ukrainako Gabonetako eta ohiko gaien interpretazioak txalotuz.

Emilio Sola, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako saileko politikaren koordinatzaileak babesa adierazi dio Irina Branets antolatzaileari eta Ukraina-Euskadi Elkarteko kideari. Volodymyr Marunychek eta Oleksiy Boyarrek zuzendu dute abesbatza, eta "Bakearen gaua" abestiarekin amaitu dute emanaldia.

Концерт солідарності Української капели бандуристів заповнив церкву Сан-Мігель у Віторії-Гастейс

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Emilio Sola, Irina Branets