Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin eta Astialdi Sarearekin batera, astialdi hezigarria sustatzeko kanpaina bat aurkeztu du

2023-12-14
  • Aisialdi Hezigarria Koordinatzeko Mahaiak, aisialdiko 100 talde baino gehiago ordezkatzen dituenak, astialdi hezigarria sustatzeko 2030 Estrategia egin du
  • Estrategiaren helburua da aisialdiko taldeak sendotzea eta talde horien eskaintza familien, haurren eta gazteen behar berrietara egokitzea
  • Kanpainak gazteak animatzen ditu aisialdiko taldeetara boluntario gisa hurbiltzera, eta familiak beren seme-alabak auzoko edo udalerriko astialdiko taldeetan apuntatzera

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Astialdi Foroarekin eta Astialdia Sarearekin batera, gaur goizean aurkeztu du Aisialdiko hezkuntza sustatzeko 2030eko Estrategia, bai eta gazteak eta familiak aisialdiko gune hezigarri horietara hurbiltzera animatzeko kanpaina bat ere, "Eman izena boluntario gisa / Apuntatu zuen seme-alabei astialdi hezigarriko espazioetara" goiburupean. 

Aurkezpenean boluntarioek parte hartu dute, Euskadiko hezkuntza-aisialdiko sareak ordezkatuz: Bosko Taldea, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Gaztetxoen Koordinakundea, Hezkide Sarea, Kiribil Sarea eta Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

Euskadiko astialdi hezigarriko taldeak gizarte-ekimeneko erakundeak dira, batez ere borondatezkoak, komunitateetatik sortu eta haien zerbitzura jartzen direnak, haiekiko loturari eutsiz. Eta, batez ere, autonomia, partaidetza eta konpromiso sozialeko eskola dira, Euskadirentzat oso kapital sozial baliotsua proiektatzen dutenak.

Astialdi Hezigarria sustatzeko 2030eko Estrategia

Estrategia hori Gazteen martxoaren 10eko 2/2022 Legean aisia hezitzailerako eskubidea aitortzetik eta bizitza osoan astialdi hezigarriko guneak eta denborak izatearen garrantzitik abiatzen da.

Astialdiko sareetatik sortzen den estrategia bat da; izan ere, badakite taldeak indartu egin behar direla, beren nortasunari eutsi behar diotela eta beren zaintzarako ekarpen sozialari balioa eman behar zaiola.

Horren bidez, astialdi hezigarriko erakunde eta sareen eta boluntarioen gizarte-ekarpena aitortu nahi da, astialdiko taldeak indartu, astialdi hezigarria edo denbora libreko eskubidearen erabilera eraginkorra bultzatu, eta begiraleak gaitu eta kalitatezko prestakuntza eskaini.

2024rako helburuak dira taldeak finkatzea, egokitzapen-prozesu pilotuak hastea, eta sareen eta sektore publikoaren arteko laguntza-sistemak eta lankidetza indartzea. Hori guztia, 2030erako, astialdi hezigarriko taldeen eskaintza Barakaldoko Adierazpenera egokitzeko.

Euskadin astialdi hezigarriaren mugimendua indartzeko, Estrategian jasotako 8 proiektu traktore ari dira bultzatzen. Proiektu horien artean, honako hauek nabarmenduko ditugu: taldeei lehen mailako sareetatik laguntzeko sistema, eta kanpaina bateratu bat eta aldizkako komunikazio-ekintzak egitea.

Hala, Gazteria Zuzendaritzak 250.000 euro bideratu ditu 2023an, eta laguntza horri eutsiko zaio 2024an. 

Gazteei eta familiei zuzendutako kanpaina

Aisia Hezitzailea Bultzatzeko 2030 Euskal Estrategiaren bosgarren proiektu bultzatzailea astialdi hezigarriaren inguruko komunikazio-kanpaina bat egitea da.

Gizartea gero eta aldakorragoa da, boluntarioen bizi-zikloak gero eta laburragoak dira eta aisialdiaren ikuspegi merkantilista dute; horregatik, beharrezkoa da balioa ematea, zabaltzea, ikusaraztea eta finkatzea gazteak astialdi hezigarrian borondatez inplika daitezen.

Kanpainaren lehentasunezko helburua astialdi hezigarria eta boluntarioek euskal gizarteari, sare bakoitzari eta talde bakoitzari egiten dioten gizarte-ekarpena ezagutaraztea eta ikusaraztea da, beren nortasunetik abiatuta.

Zehazki, kanpainak taldeen oinarrizko premiak islatzen ditu: alde batetik, gero eta gazte gehiago hurbiltzea astialdiko taldeetara eta eremu horretan boluntariotzari ekitea erabakitzea, eta, bestetik, haurrek, nerabeek eta familiek astialdi hezigarriaren aldeko apustua egitea beren bizitzaren zati gisa.

Ideia horiek kanpainaren goiburuan jasotzen dira: "Eman izena boluntario gisa / Apuntatu zuen seme-alabei astialdi hezigarriko espazioetara".

Kanpaina sare sozialen, hedabide digitalen eta irratien bidez egingo da, gazteak eta familiak eramateko, eta abenduaren 22an amaituko da.

Bai kanpaina, bai Estrategia hemen daude eskuragarri: www.euskadi.eus/astialdihezigarria

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @sareensarea
    2023-12-15

    Comentario de Twitter:
    RT @astialdisarea: Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin eta Astialdi Sarear... https://t.co/eFwQ3f5cHn

  • Argazkia SN Robot
    @astialdisarea
    2023-12-14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco junto al Consejo de la Juventud de Euskadi y Astialdi Sarea presenta una campaña ... https://t.co/0fMMqSFRON

  • Argazkia SN Robot
    @astialdisarea
    2023-12-14

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin eta Astialdi Sarear... https://t.co/eFwQ3f5cHn

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)