Hauteskundeak 2024
qrcode

URAk "La Conchita" presako erdiko zatia ireki du Güeñesen

2023-12-12
  • Ibilguaren luzetarako jarraitutasuna eta arrain-faunaren joan-etorria hobetzea da xedea
  • Jarduketak 7 aste eta 43.000 euroko inbertsioa behar izan du gauzatzeko

URAk "La Conchita" presako erdiko zatia ireki du Güenesen, ibilguaren luzetarako jarraitutasuna eta arrain-faunaren joan-etorria hobetzeko. "La Conchita" presa txikia Gallarraga kaleko zubitik metro gutxira dago, Herrerias ibaiaren bokaletik ibaian gora.

Erabiltzen ez den presaren erdiko zatia moztuz ireki da. Horretarako,   hondeamakinez, erdiko zatia txikitu eta eraitsitako materiala kendu da, eskuineko ertzetik ibilgura sartuta.

Jarduketak 7 asteko obrak behar izan ditu, 43.000 euroko inbertsioa eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF 2021-2027) finantziazioa izan du.

Cadagua ibaiak, Bilboko itsasadarrera doan bidean, Sodupe herria zeharkatzen du, Gueñesen. "La Conchita" presa txikiak "La Conchita" ehun-fabrikatik hartzen du izena. 1903. urtetik 80ko hamarkadara arte ibaiaren eskuinaldea hartzen zuen kokaleku horretan, hiruki formako orubean. Gaur egun, hiri-parke bat dago bertan: Cadagua eta Herrerias ibaien ibilguek eta Gallarraga kaleak mugatzen dutena.

Oztopo bat neurri batean kendu da, presa txikian ebakidura bat eginez: ibilguaren luzetarako jarraitutasuna eta Cadagua ibaiko arrain-faunaren mugikortasuna errazteko; baita uren eta sedimentuen zirkulazio askea errazteko ere.

Presaren parean metatutako sedimentuak ez dira ibilgutik atera, eta bertan utzi dira, emaria bera izan dadin ibaian behera mugiarazteko arduraduna, ohiko ur-goraldiak daudenean.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @gaizkaranguren
    2023-12-12

    Comentario de Twitter:
    Cadagua ibaia askeagoa da gaur. https://t.co/KgkdwvPL4q

  • Argazkia SN Robot
    @riosconvida
    2023-12-12

    Comentario de Twitter:
    ¡𝗡𝘂𝗲𝘀𝘁𝗿𝗼 𝘁𝗿𝗮𝗯𝗮𝗷𝗼 𝘀𝗶𝗿𝘃𝗲...en Vizcaya!
    Abierta una presa abandonada en el Cadagua."La Conchita" incluida en nuestro informe sobre este río, para mejorar su calidad y reducir daños de inundaciones:
    Agradecemos a la @uraEJGV esta obra. https://t.co/DINGzZN4mN

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak