Farmazia bulegoetako giza nutrizioaren eta dietetikaren atala arautzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
6/2022 Legearen 11.artikuluan eta 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan xedatutakoa betez, proposatutako arauaren aurreko kontsulta publikoa egin da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan iragarkia jarrita, xedapenaren hartzaile izan daitezkeen pertsona guztiek iritzia emateko aukera izan dezaten.
Dekretu proiektuaren aurretiazko kontsultaren izapidea amaituta, organo sustatzaileak araua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko du, eta dekretu-proiektuaren testua idatziko da, Osasuneko Sailburuak aldez aurretik onar dezan.