Gripearen aurkako txertaketa kanpaina 2025
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Joseba Iraola, Euskal Herriko Irristaketa Federazioa eta Jose Angel Iribar izan dira EKFBren lehenengo ‘Euskal Selekzioa Sarien" garaileak urteko Euskal Selekzioen Galaren barruan

2023-12-12
  • Azkuna Zentroan egin da ‘Garaipenak’, ‘Proiekzioa’ eta ‘Ibilbidea’ sariak emateko lehenengo ekitaldia
  • Patinaje, belar hockey, eskubaloi eta mendi federazioek gaur hasi dute beren nazioarteko federazioetan ofizial bilakatzeko prozesua
  • Gainera, EKFBk edizio mugatuko polo berria aurkeztu du eta, jada, badago web-gunean eskuragarri

Gaur arratsaldean egin da, Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) ‘Euskal Selekzioa Sariak’ ekitaldiaren lehenengo edizioa Azkuna Zentroan; 100 pertsona baino gehiagoren presentzia izan duen gala batean.

Ekitaldian besteak beste, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza-politika sailburua, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Leixuri Arribalaga Bizkaiako Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Amaia Arregi Bilboko Udaleko alkateordea eta Angel Gurrutxaga EKFBko presidentea izan dira. Gurrutxagak  “gure koloreak eta gure nazioa mundu osoan ordezkatzen duten pertsonak” omentzearen garrantzia azpimarratu du: “Gaur zuen konpromisoa eskertzeko eta zuen ibilbideak txalotzeko elkartu gara, horregatik, zorionak nominatutako pertsona guztiei”.

Era berean, Gurrutxagak EKFBk 2023an egindako lorpenak goraipatu ditu, esate baterako, “federazioak nazioarteko federazioetan integratzeko laguntza-programak, jardunaldi teknikoen antolaketa, euskararen erabilera kirolean normalizatzea, genero- berdintasun eta kirol egokituaren aldeko kanpainen antolaketa, CUFADEren kongresua antolatzea, Euskal Kirola Kluba deskontuak sortzea euskal federatuentzat eta beren familientzat eta, azkenik, Euskal Kirola Telebista streaming plataforma martxan jartzea eta adimen artifizialeko kirol-atzerapen autonomoak ezartzeko akordioak, gure kirolaren hedapena modernizatzeko”. Zentzu honetan, EKFBk proba pilotu bat martxan jarri du Zumarragako Udalarekin, emaitza oso onak dituzten bi kamerarekin: zuzeneko 300 emanaldi baino gehiago, 100.000 bistaratze baino gehiagorekin.

Bestalde, 4 euskal federaziok beren nazioarteko federazioetan modu ofizialean integratzeko prozesua hasi dute, EKFB osatzen duten eta pasaden urtetik nazioarteko federazioetan ofizial izateko prozesuan dauden gainontzeko 7 federazioetara (piraguismoa, xakea, igeriketa, esgrima, squash, automobilismoa eta mahai-tenisa) gehituta: patinajea, belar hockey-a, eskubaloia eta mendia. Hauen ordezkari bezala, Sergio Barnecilla (eskubaloi federazioko presidentea), Agustín Rojo (belar hockey-eko federazioko presidentea), Lucía Canaval (patinaje federazioko gerentea) y Zigor Eguia (mendi federazioko presidentea) ekitaldian izan dira.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak adierazi duenez "Eusko Jaurlaritzak kirol modalitate desberdinetako Euskal Selekzioei eman dieten babesa ez da berria. Beti izan gara selekzio horien bidelagun. Bai nazioarteko txapelketetara joan direnean, hori horrela egitea posible izan duten selekzioetan, eta baita federazioek ofizialtasuna eskatzeko nazioarteko erakundeetara jo dutenean. Gure Gobernu Programan ere horrela zehaztu genuen: euskal selekzioei ematen zaien babesa indartzea. Eta horretan federazioen eta Euskadiko Kirol Federazioen Batasunaren bidelagun gara. Indarrak batzea delako onena. Gure selekzioen bitartez erakusten diogu munduari Herri bat garela, herri bezala daukagun nahia zein den eta garena bezala, euskaldun bezala, agertzen gara munduaren aurrean". 

Orotara, ekitaldian kategoria desberdinetako 3 sari eman dira. Hasteko, Joseba Iraola gidariak ‘Garaipena’ saria eskuratu du Aitzol Arakistain urezko motor-gidariari eta Mendi Lasterketako Nesken Euskal Selekzioari gailenduta. Bere ibilbidea 2010 urtean hasi zen, bizikleta monoplazagatik aldatu zuenean. Geroztik 100 lasterketatik gora irabazi ditu estatuan, 3 Espainiako txapelketa eta Europako txapeketa 1.

Ondoren, Euskal Herriko Emakumeen Irristaketa Selekzioak ‘Proiekzioa’ saria jaso du, Angela Rodríguez mahai-tenis jokalariaren eta Belar Hockeyaren Euskal Selekzioaren aurretik. Gadea Moja eta Hegoa Zabalburuk jaso dute saria. Biak Erroman urrian ospatu zen Munduko txapelketan parte hartu zuten eta, bestalde, Le Harven ospatu zen Nazioarteko FISEan izan ziren, Gadea Moja irabazle izanda eta Hegoa Zabalburuk bigarren postua lortuta. 

Azkenik, ‘Ibilbidea’ saria Jose Angel Iribarrek jaso du, Athletic-eko atezain ohiak izandako kirol-ibilbidea eta Euskal Selekzioaren alde egindako borrokaren errekonozimendu bezala. Gainera, 18 urtetan zehar, Euskal Selekzioko futbol- hautatzailea izan zen. Berarekin batera, Ander Elosegui piraguista eta Emakumezkoen Eskubaloi Euskal Selekzioa egon dira nominatuta.

Bestalde, EKFBk edizio mugatuko polo berria aurkeztu du eta, jada, badago web- gunean salgai (https://www.euskalkirolashop.eus/eus/). 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)