Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzak Itsasondon 1995ean hil zituzten José Luis González Villanueva eta Iñaki Mendiluze Etxeberria ertzainak omendu ditu

2023-12-10

Ertzaintzak beste oroimen-ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Beasainen José Luis González Villanueva eta Iñaki Mendiluze Etxeberria ertzainen omenez, atentatuaren egunetik 28 urte igaro direnean.  Omenaldian Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua izan dira beste hainbat agintarirekin, lankide ertzainekin eta familiaren ordezkariekin batera.

Ekitaldia ETA talde terroristak hildako ertzainen oroimenez Beasaingo Ertzain-etxearen kanpoaldean jarritako monolitoaren ondoan egin da, eta bertan lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dituzte. 

Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan ere egin dute gaur eguerdian, eta minutu bateko isilunea egin dute bi ertzainen oroimenez.

Iñaki Mendiluze Etxeberria eta José Luis González Villanueva 1995eko abenduaren 10ean hil zituzten Itsasondon, bertako baserri baten inguruan, atzetik hainbat tiro jaso ondoren.

15 agente hil zituen ETAk

Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:

  1. Carlos Díaz Arcocha (1985).
  2. Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
  3. Juan José Pacheco Cano (1988).
  4. Luis Hortelano García (1989).
  5. Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
  6. Joseba Goikoetxea Asla (1993).
  7. José Luis González Villanueva (1995).
  8. Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
  9. Ramón Doral Trabadelo (1996).
  10. José María Aguirre Larraona (1997).
  11. Jorge Díez Elorza (2000).
  12. Mikel Uribe Aurkia (2001).
  13. Iñaki Totorika Vega (2001).
  14. Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).
  15. Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)