Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Eusko Jaurlaritzak bat egin du “Kooperatiben Nazioarteko Urtearen” aldarrikapenarekin

2012.eko otsailak 07

 Nazio Batuek 2012. urtea "Kooperatiben Nazioarteko Urte" izendatu dute, eta Eusko Jaurlaritzak aldarrikapen horrekin bat egitea erabaki du. Horrela, adierazpen hori egiten duen lehenengo autonomia-erkidegoa izango da. Gobernuak hartutako erabakiak sostengua ematen die, kooperatiben mugimenduari ez ezik, Euskadiko gizarte-ekonomiaren sektorea osatzen duten enpresa guztiei ere.

"Kooperatiba enpresek mundu hobea eraikitzen laguntzen dute" leloaren pean, Nazio Batuek kanpaina bat bultzatu dute mundu osoan, kooperatibek pobrezia murriztuz, lanpostuak sortuz eta gizartea sustatuz egiten duten ekarpena nabarmentzeko.

Nazio Batuen ebazpenak gobernuei bultzada eman nahi die kooperatiben hazkundea eta iraunkortasuna sustatu dezaten, eboluzio azkarra ziaten ari den egungo testuinguruan; izan ere, agerian geratu da lagungarriak direla herrialdeen garapen ekonomiko eta sozialaren bidean. Nazioarteko erakundeak kooperatiben gaitasunak baliatu daitezen nahi du; izan ere, kalitatezko ekoizpen-lanpostuak sortzen dituzte, eta gizarteratze handiagoa eragiten dute.

XX. mendearen hastapenetik, Euskadiko kooperatibismoa asko errotu da gure herrialdean, lan elkartuaren formula aukeratuz, gehien bat, eta industriaren sektorean bereziki garatuz. Horren emaitza izan da "Mondragón Esperientzia" deiturikoa, zeina entzute handia baitauka mundu osoan.

Euskadin kooperatibak izaten ari diren esperientzia, gizarte-ekonomiako "kideekin" batera, enpresa-heldutasunera iritsi da, eta horren emaitza da Euskadiko ekonomian duten zuzeneko eragina: BPGaren % 4,3 (industrian % 10 inguru) eta enpleguaren % 7,7.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak urtero egiten duen erroldaren arabera, 2011. urtearen amaieran Euskadin 2.074 kooperatiba-sozietate (lan elkartuko 1.378 eta gainerako modalitateetako 696) eta 2.108 lan-sozietate zeuden.

Kokatzen diren lurraldearen garapenean kooperatibek duten inplikazioak eta sortutako aberastasunaren banaketa bidezkoagoan duten eraginak gizarte solidarioagoa eta orekatuagoa sustatzen dute, eta bizi-kalitatearen estandarrak hobetzen dituzte.

6 iruzkin
  • @IKERLAN_IK4news
    2012.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @esMONDRAGON: El Gobierno Vasco se adhiere a la proclamación del “Año Internacional de las Cooperativas” http://t.co/tQW5Gp6a

  • @rigarzas
    2012.eko otsailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @esMONDRAGON: El Gobierno Vasco se adhiere a la proclamación del “Año Internacional de las Cooperativas” http://t.co/tQW5Gp6a

  • @alizartza_MTA
    2012.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @esMONDRAGON: El Gobierno Vasco se adhiere a la proclamación del “Año Internacional de las Cooperativas” http://t.co/tQW5Gp6a

  • @earroniz
    2012.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @esMONDRAGON: El Gobierno Vasco se adhiere a la proclamación del “Año Internacional de las Cooperativas” http://t.co/tQW5Gp6a

  • @GrupoULMA
    2012.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @euMONDRAGON: Eusko Jaurlaritzak bat egin du “Kooperatiben Nazioarteko Urtearen” aldarrikapenarekin http://t.co/tDBwmOUs

  • @alb_bergareche
    2012.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @esMONDRAGON: El Gobierno Vasco se adhiere a la proclamación del “Año Internacional de las Cooperativas” http://t.co/tQW5Gp6a

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan