Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Langileen kontratazioan irregulartasunak egin izana leporatzen diotenak auzitara eramango ditu Lanbidek

2012.eko otsailak 07

 

  • Atzo Deia egunkarian argitaratutako artikulua dela-eta, Euskal Enplegu Zerbitzuak irmotasunez ukatzen du inolako ilegaltasunik dagoenik orientatzaileen kontratazioan

Horren ildotik, Lanbidek arbuiatu egiten du atzo Deia, Diario de Noticias de Álava eta Diario de Noticias de Gipuzkoa egunkarietan orientatzaile profesionalen kontratazioari buruz argitaratutako informazioa.

Argitaratu diren artikuluei dagokienez, beharrezkoa da horietan egiten diren zenbait baieztapen argitzea.

  • Lanbidek egin dituen langile-kontratazio guztiak indarreko legeak betez egin dira, bai zuzenbide pribatuko erakunde publikoa zenean, bai orain, erakunde autonomoa denean.
  • Une hauetan lanean ari diren orientatzaile guztiak kontratazio-poltsa baten bidez kontratatu ditu Lanbidek. Poltsa hori modu guztiz gardenean eratu zen, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-baldintzak betez.
  • Kontratazioa egiteko unean ez zegoen orientatzaileen kontratazio-poltsarik Eusko Jaurlaritzan, eta horregatik ezin zen pertsona horien kontratazioa Funtzio Publikoaren bidez eskatu. Gainera, zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren izaerak kontratazio horiek egiteko aukera ematen zuen.
  • Ez da inolako hautaketa-prozesurik izan talde horri zuzenduta, eta horregatik ezin zen kontratazio-poltsarik egon Lanbidek sortutakoa baino lehen. Gainerako kategorietan bazegoen kontratazio-poltsarik (administrariak, administrari laguntzaileak, goi-mailako legelariak eta ekonomialariak), eta horregatik, kontratazioak egin behar izan direnean, Eusko Jaurlaritzak indarrean zeuzkan poltsak erabili dira.
  • Orientazio-lana Lanbideren funtzionamenduaren giltzarrietako bat da, eta horrela adierazi da behin baino gehiagotan; horregatik, kategoria horretako langileak kontratatu dira erakundearen betebeharrak asetzeko.
  • Kontratazio guztiak egiteko, zorrotz jarraitu da zerrendaren hurrenkera, zeina baldintzak eta alegatutako merituen baremazioa konprobatu ondoren osatu baitzen.
  • Lanbidek lau orientatzaile kontratatu ditu erakunde autonomo bihurtu zenetik; bi azaroan eta bi abenduan, iraupen luzeko ez-laneratzeak betetzeko. Gainerako kontratuak erakunde publikoa erakunde autonomo bihurtzen zuen legea indarrean sartu aurretik egin ziren.
  • Lanbidek ez du langilerik kontratatu inolako enpresa pribaturen bitartez, aipatutako artikuluan bi langileri buruz esaten den moduan.
  • Lanbidek ez du inola ere egin orientatzaileen lan-poltsako hautagai baten alde "gertuko sindikatu eta erakundeetan" ibilitakoa izateagatik. Esan dugun moduan, poltsa eratu ondoren, zerrendaren osaera guztiz gardena izan da.
  • Azkenik, Lanbidek adierazi nahi du ezin izan duela orientatzailerik kontratatu Jaurlaritzaren lan-poltsatik kanpo, horrelako lan-poltsarik izan ez delako Lanbidek berak sortu duen arte.
Iruzkin bat
  • @lanbideejgv
    2012.eko otsailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbide se querellará contra quien le acuse de irregularidades en la contratación de personal. http://t.co/7uvoT7Pu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan