Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa sailburuak berretsi du Eusko Jaurlaritzaren konpromiso “sendo eta irmoa” Gerra Zibilean desagertutako pertsonak berreskuratzen eta identifikatzen jarraitzeko

2023-12-09

• Eusko Jaurlaritzak Hipolito Berasategiren gorpuzkiak eman dizkio familiari. Biktima 1936an exekutatu zuten, judizioz kanpo, Donostian
• Hipolito Berasategi Alcalde da Ondarretako espetxetik igaro ondoren exekutatu eta desagertutakoen artean identifikatutako lehen kasua
• Familiak ez zekien non zegoen, Pepi Berasategi 88 urteko alabak aitaren gorpuzkiak berreskuratu ditu
• 397 pertsona judizioz kanpo exekutatu zituzten matxinatuek Donostian, Oiartzunen eta Hernanin, 1936-1945 aldian, Euskadin hildakoen herena

Gaur goizean, Donostiako Udalaren udal-batza aretoan, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Hipolito Berasategi Alcalderen gorpuzkiak eman dizkio familiari. José Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordearekin eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarekin batera egin du.
Eneko Goia Donostiako alkateak egin die harrera eta bertaratutakoei eta bereziki familiari ongietorria eman ostean, Lourdes Herrasti Aranzadi Zientzia Elkarteko antropologoak eta Miriam Baeta EHUko Biomics laborategiko biologoak hitz egin dute; gorpuzkiak berreskuratzeari eta identifikazio-prozesuari buruzko xehetasunak eman dituzte, biek ala biek. Ondoren, Pepi Berasategi 88 urteko biktimaren alabak hartu du hitza, Adur Tolosa bilobak lagunduta.
Nerea Melgosa sailburuak, bere hitzaldian, askatasunaren, demokraziaren eta justizia sozialaren balioei buruz hitz egin du, altxamendu militarraren aurka agertu ziren pertsonek defendatzen zituzten balio berberei buruz. "Lekuko hori hartu dugu, harrotasunez, oraindik ere beharrezkoa delako askatasunaren, demokraziaren eta justizia sozialaren alde lan egitea; oraindik totalitarismoei aurre egitea beharrezkoa delako; eta sistematikoki urratzen diren giza eskubideen defentsa beharrezkoa delako" adierazi du Melgosak.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak "orain Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko Legearen esparruan" Gerra Zibilean desagertutako pertsona guztiak aurkitu, lurpetik atera eta identifikatzeko konpromiso "sendo eta irmoa" berretsi du. "Artxanda, Urduña, Mutriku eta Amorebieta-Etxano dira konpromiso horren azken adibide nagusietako batzuk, zuei zor dizuegu, geure buruari zor diogu, gizarte gisa; zuen memoria, gurea ere badena, ohoratu eta aldarrikatuko dugu", amaitu du Nerea Melgosa sailburuak.
Biktimaren gorpuzkiak biltzen dituen kutxarekin batera, familiak desobiratzeari eta identifikazioari buruzko zehaztasunak jasotzen dituen txostena jaso du, Iñigo Arregi eskultorearen ‘Duintasuna’ eskulturaren miniaturazko erreplika batekin batera. Eskultura hori da Elgoibarko eta Urduñako Duintasunaren Kolunbarioak identifikatzen dituena. Ekitaldia ohorezko aurreskuarekin amaitu da.
Gaurko ekitaldian izan dira Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztietako ordezkariek eta Joana Mendiburu, Oiartzungo alkatea.
Hipólito Berasategi Alcalde
Hipolito Berasategi Alcalderen kasuak garrantzia berezia du, Ondarretako espetxetik igaro ondoren, exekutatu eta desagertutakoen artean identifikatutako lehen kasua baita. Donostia, Hernani eta Oiartzunen. Euskadin 1185 pertsona exekutatu zituzten matxinatuek judizioz kanpo 1936-1945 aldian, horietatik 397 Donostian, Oiartzunen eta Hernanin, kopuru osoaren herena.
Hipolito Berasategi Alcalde, Briviescan jaio (Burgos) eta Donostian bizi zena, UGTko militantea zen, eta Ondarretako espetxera eraman zuten atxilo, 1936ko azaroaren 4an. Familiak janaria eta arropa eramaten zizkion kartzelara, urte horretako azaroaren 7an jada ez zegoela jakinarazi zieten arte. Hipólito, ordea, ez zen etxera itzuli, eta familiak ez zuen inoiz jakin non zegoen. Fusilatu egin zutela jakin zuten, familiak ustez Hernanin, baina ezin izan zuten haren gorpua berreskuratu.
1960an, Iragorri inguruan (Oiartzun) exekutatutako pertsona batzuen gorpuzkiak berreskuratu ziren. Ondoren, herriko hilerrian lurperatu zituzten, Luis Peña Gantxegi arkitektoaren ‘Oroimenerako frontoia’ hilobi-monumentuan. 2021ean, Aranzadi Zientzia Elkarteak gorpuzkiak hobitik atera zituen. Proba genetiko ezberdinek horietako baten nortasuna baieztatu dute, Hipolito Berasategi Alcalde, bere alabak, Pepik Berasategik, emandako DNAri esker. Bere aita bilatzen eta memoria historikoa berreskuratzen oso pertsona aktiboa da, Pepi.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-12-09

    Comentario de Twitter:
    🕊️ Nerea Melgosa sailburuak berretsi du Eusko Jaurlaritzaren konpromiso “sendo eta irmoa” #GerraZibilean desagertutako pertsonak berreskuratzen eta identifikatzen jarraitzeko

    👉 https://t.co/8y0a8vSoBA

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-12-09

    Comentario de Twitter:
    💐 El #GobiernoVasco ha entregado a la familia los restos de #HipólitoBerasategi, victima ejecutada extrajudicialmente en 1936, en #Donostia

    #GOGORA #Memoria #Frankismoa 🧵

    👉 https://t.co/Hax3O471JA https://t.co/jJaSZTzDiW

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia, Donostiako alkatea, Lourdes Herrasti, Aranzadi Zientzia Elkartkeo antropologoa, Miriam Baeta, Biomics laborategiko biologoa