Nerea Melgosak gogorarazi duenez: "Errusiaren inbasioak Ukrainako haurrak beren etxeetatik eta hurbileneko pertsonengandik urruntzen ditu"
- Ospakizunak Gasteizen, Ukrainako haurrei eskainitako egunean
- "Gerrak amaitu egin behar dira, Ukrainan, Palestinan eta munduko leku guztietan: haurtzaroa eta emakumeak horien biktima bereziak dira"
Vitoria-Gasteiz, 2023 12 06
Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean gogorarazi duenez, "Errusiaren inbasioak Ukrainako haurrak beren etxeetatik eta hurbileneko pertsonengandik urruntzen ditu. Gerrak amaitu egin behar dira, Ukrainan, Palestinan eta munduko leku guztietan: haurtzaroa eta emakumeak horien biktima bereziak dira "
Melgosak Ukraina-Euskadi Elkarteak Nikolas Deuna Egunean, Gasteizko San Bizente Elizan, antolatutako ekitaldietan parte hartu du gaur. "Errusiak Ukrainari egiten dion gerra-erasoak egunero jarraitzen du, eta biktimen artean nabarmentzen dira familiak, etxeak eta bizimoduak txikitzen dituen indarkeria horrek kaltetutako ehunka haurrak", azpimarratu du.
Urtero, ukrainar komunitateek ospatzen dute Nikolas Deuna eguna mundu osoan. "Ukrainako haurrentzat itxaropenez eta zoriontasunez beteriko unea da, non eskuzabaltasuna eta familiaren batasuna jaiaren erdigunea diren.
San Nikolasen historia Ukrainako herentzia kultural eta erlijiosoarekin lotzen da, XI. mendera itzuliz, eta bertako tradizioen ezinbesteko zatia da. Hasiera batean gizarte osoarentzat zen jai hori, baina denborarekin batez ere haur ukrainarrei eskainitako egun bihurtu zen zehaztu du elkarteko bozeramaile batek.
-
2023-12-08
Hay formas por lo que parece de esquivar las sanciones cuando hubiera que exigir trazabilidad materias primas que el origen no se pusiese en cuestión, hasta para identificar distintos tipos de combustible se añade sustancia eviten el fraude subvencionado, no parece que se exija otras materias con posible complicidad de países terceros geopolítica, sólo faltara una chispa encienda más conflictos a fuego lento o no.