Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak gripearen txertaketa-kanpaina luzatu du abenduaren amaierara arte

2023-12-06

Osakidetzak txertoa jaso ez duten pertsonak kanpaina honetan parte hartzera animatzen ditu—batik bat arrisku-biztanleak—, immunizazio indibiduala eta komunitarioa indartu dadin

Orain arte, gripearen eta COVID-19aren aurkako 846.176 dosi eman dira guztira, eta 2022ko aldi bereko antzeko erritmoari eutsi zaio

Aurten, kanpainaren barruan, bronkiolitisaren eta pneumoniaren aurka immunizatzen ari dirahaurrak, eta guztira 4.054 dosi eman dira

Osakidetzak, urtero bezala, gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketa-kanpaina luzatu du, zortzi asteko txertaketa-aldi arrunta amaitu ondoren.Horrela, abenduaren amaierara arte, herritarrek gripearen aurkako txertoa hartzeko hitzordua hartzen jarrai dezakete, 900 20 30 50 doako telefonoradeituz, Osakidetzaren web-orriaren bidez edo beren osasun-zentrora deituz.

Osakidetzak txertoa jaso ez duten pertsonak kanpaina honetan parte hartzera animatzen ditu —batik bat arrisku-biztanleriaren barruan sartzen diren pertsonak—, immunizazioa indibiduala eta komunitarioa indartu dadin

GRIPEAREEN AURKAKO KANPAINA KOPURUETAN

Osakidetzak irailaren azken astean Euskadiko osasun-zentroetan txertaketa-kanpaina abian jarri zuenetik, 846.176 dosi eman dira guztira. Horietatik 476.861 dosi gripearen aurkako dosiak izan dira eta 369.315 dosi COVID-19aren aurkako txertoaren dosiak. 2022ko kanpainako aldi bereko antzeko erritmoari eutsi zaio.

Beste urteetan bezala, aurten ere arrisku-biztanleriak hala nola adineko pertsonak, haurdun daudenak edo gaixotasun kronikoak dituztenak txertoa hartzearen garrantzia nabarmendu da.

Egoitzetan, gripearen aurkako txertoaren estaldura % 81,5ekoa da, eta COVID-19aren aurkako txertoarena % 71,9koa. Bestalde, 60 urtetik gorako biztanleen artean, gripearen aurkako behin-behineko txertaketa-tasa % 55,9koa da, eta COVID-19aren aurkakoa % 46,9koa.

Aditzera eman behar da iaz 65 urtetik gorako biztanleak sailkatu zirela arrisku-talde gisa, bainaaurten, adin-tartea handitu egin dela, eta 60 urtetik gorako biztanle guztiak hartu direla arrisku-taldetzat.

Haurdun dauden emakumeen gripearen kontrako txertaketari dagokionez, % 44,9ko estaldura lortu da, eta iazko azken estaldura-tasa gainditu da,% 42,1ekoa izan baitzen.

Iaz bezalaxe, Osakidetzak arrisku handieneko kolektiboei koronabirusaren aurka txertatzeko aukera eman die, gripearen kontrako txertoarekin batera.Orain arte, bi txertoen aldiberekotasuna % 74,7koa da.

Kanpainaren hasieran arrisku-taldeen txertaketa lehenetsi bazen ere, joan den urriaren 30etik aurrera herritar guztiei egin zaie gripearen aurkako txertoa hartzeko gonbita. Horrela, arrisku-talde handien barruan sartzen ez diren 60 urtetik beherakopertsonen artean 72.198 txerto eman dira.

Kanpaina honetan, berrikuntza gisa, 6 hilabetetik 59 hilabetera bitarteko haurrak sartu dira gripearen aurkako txertaketa-programan, eta orain arte 9.456 txerto eman dira adin-talde horretan.

ARNAS-BIRUS SINTZITIALA: 4.000 dosi bainogehiago haurrei

 

Aurtengo kanpainan, berritasun gisa, Osakidetzak arnas-birus sintzitialak eragindako bronkiolitisaren eta pneumoniaren aurkako immunizazioa hasi du bi urtetik beherako haurren artean, eta orain arte guztira 4.054 dosi eman ditu.

Arnas-birus sintzitiala da bularreko haurren arnas-aparatuko beheko arnasbideetako infekzioen eragile nagusia, bronkiolitis eta pneumonien % 60 eta % 70 artean eragiten baitu. Testuinguru horretan, antigorputz monoklonal (Nirsevimab) baten bidezko immunizazio-estrategia garatu da —antigorputz horrek hartzen denenetik bertatik babesten du—.Zehazki, Nirsevimab 50mg-ko 1.951 dosi eman dira eta Nirsevimab 100mg-ko 2.103 dosi.

 

Euskadin, erabaki da antigorputz horren administrazioan lehentasuna ematea arnas-birus sintzitialak eragindako gaixotasun larria izateko arrisku handia duten 24 hilabetetik beherako biztanleei, 2021/11/07tik 2023/09/30era bitartean jaiotakoei, eta 2023/07/01etik aurrera jaiotako biztanleria osasuntsuari.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Arnas Infekzio Akutua zaintzeko sareak egindako txostenean oinarrituta, bronkiolitisaren tasak (bi urtetik beherakoen artean) gora egiten jarraitzen du, eta 1.396,9 kasu daude 100.000 biztanleko (1060,7/100.000 aurreko astean). Haurtxoen artean arnas-birus sintzitialak eragindako ospitaleratzeei dagokienez, iazko gailurrean baino maila apalagoetan dagoospitaleratzea.

 

PREBENTZIO-NEURRIAK

Azkenik, Osasun Sailak eta Osakidetzak prebentzio-neurriak gogoratu nahi dizkie herritarrei: eskuak maiz garbitzea; eztula eta doministiku egitean ahoa eta sudurra estaltzea; espazioak aireztatzea; eta maskara erabiltzea, arnas gaixotasunei aurrea hartzeko neurri gisa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)