Administrazioek familia-eredu desberdinei eskaintzen dizkieten baliabide, zerbitzu, ekimen eta laguntza guztiak biltzen dituen gida bat kaleratuko du Eusko Jaurlaritzak
- Dokumentu hau PDF formatuan kontsultatu edo deskargatu ahal izango da hilaren 19tik —asteartea— aurrera
- Aurki bilatzaile bat gaituko da Jaurlaritzaren www.euskadi.eus webgunean
Vitoria-Gasteiz, 2023/12/10
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak familientzako baliabideen gida berria aurkeztuko du bihar Familien Euskal Kontseiluaren bileran. Euskal administrazio publikoek familiei ematen dizkieten laguntzak, zerbitzuak eta ekimenak aurkitzeko balio duen dokumentua izango da.
“Euskal Autonomia Erkidegoan, herritarrei zuzendutako gizarte-zerbitzuei lotutako baliabideen eta zerbitzuen katalogo zabala dugu. Udalek, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak abian ditugu dokumentu batean jaso nahi izan ditugun hainbat ekimen, horien beharra duenak edo, besterik gabe, horiek ezagutu nahi dituenak erraz kontsultatzeko”, adierazi du Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak.
Gida honetan —Sailaren web-orritik (www.euskadi.eus/familia) PDF formatuan kontsultatu edo deskargatu ahal izango da hilaren 19tik (asteartea) aurrera— familia mota desberdinak identifikatu dira, eta dauden zerbitzuak, baliabideak eta laguntzak tipologia horren arabera sailkatu dira. Izan ere, "dagoen aniztasuna aitortzeko eta batzuen eta besteen beharrak oso desberdinak izan daitezkeela onartzeko oinarritik abiatzen da dokumentua", adierazi du sailburuordeak. Horrela, familiaren kontzeptu tradizionalarekin lotu ohi direnez gain, beste baliabide batzuk ere biltzen dituen gida baten aldeko apustua egin da.
Dokumentuan zerbitzuak, programak, ekipamenduak edo laguntzak aurki daitezke. Besteak beste, hauek aurki daitezke: laguntza ekonomikoak; mendekotasuna eta/edo desgaitasunak dituzten pertsonentzako zentroak; gazteentzako aisialdiko eta denbora libreko zerbitzuak eta programak; ondorengoengatiko zerga-kenkariak; ikasteko bekak; prestakuntza-eskaintzen katalogoak; eta abar.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila aplikatzen ari den familia-kontzeptuaren ikuspegi zabalarekin bat etorriz, eta eskatutako baliabidea, zerbitzua edo laguntza azkar aurkitzea errazteko, gida berri hau 10 kapitulu nagusitan antolatu da. Premia espezifiko jakin batzuekin lotu daitezkeen kapitulu horiek hainbat egoera hartzen dituzte kontuan, familiak osatuta dauden moduaren eta hauek dituzten zirkunstantzia edo kontingentzien arabera,. Hauek dira hamar kapituluak:
- Haurrak edo nerabeak dituzten familiak
- Gazteak dituzten familiak
- Adinekoak dituzten familiak
- Desgaitasunak dituzten pertsonak dituzten familiak
- Osasun mentaleko arazoak eta/edo adikzioak dituzten pertsonak dituzten familiak
- Migratutako pertsonak dituzten familiak
- Indarkeria, gatazka edo babesgabetasun-arriskua duten familiak
- Kalteberatasun ekonomiko bereziko eta/edo enpleguarekin lotutako kalteberatasun bereziko egoerak dituzten familiak.
- Etxebizitzarekin lotutako premiak dituzten familiak
- Beste baliabide interesgarri batzuk.
Azpimarratu behar da azken kapitulu honetan jasotako zenbait baliabide, berariaz familiei zuzenduta ez egon arren, erabilgarriak izan daitezkeela.
Gainera, eta beste logika batzuetatik abiatuta beste ibilbide alternatibo batzuk errazteko, bilaketa bat egin daiteke honako ezaugarri hauen arabera:
- Baliabidea erlazionatuta dagoen esparrua.
- Baliabidearen tipologia edo izaera.
- Erlazionatuta dagoen familia-tipologia.
Gida hau irakurketa errazaren ikuspegitik argitaratu da, eta bildutako baliabide bakoitzaren laburpentxo bat eskaintzen du, honako alderdi hauek azalduz: zer den, nori zuzenduta dagoen, zein den bere jarduketa-eremua, zein erakundek eskaintzen duen eta harremanetarako kontaktu bat. Gainera, web esteka bat eskaintzen du, eta horren bidez informazioa zabaltzeko aukera ematen du.
Bilatzailea
Eusko Jaurlaritzak iragarri du, halaber, dagoeneko lanean ari dela aplikazio informatiko batean, bertan datuak sartu ahal izateko. Aplikazio hori bilatzaile gisa erabili ahal izango da. Tresna udaberrian egongo da eskuragarri, eta Eusko Jaurlaritzaren web-orriaren bidez (www.euskadi.eus) gaituko da.
Gainera, gidak dokumentu bizia izan nahi du, eta zerbitzu edo baliabide berriekin elikatu eta aberastu ahal izango da, edo orain arte daudenak eguneratu ahal izango dira.
-
2023-12-10
Comentario de Twitter:
📖 El #GobiernoVasco lanza una #guía para los diversos modelos de #familias🙌 Recoge todos los #recursos, #servicios, iniciativas y #ayudas de las administraciones
-
2023-12-10
Comentario de Twitter:
📖 #EuskoJaurlaritzak #familia-eredu desberdineentzako #gida bat kaleratuko du
🙌 Administrazioek eskaintzen dizkieten #baliabide, #zerbitzu, ekimen eta #laguntza guztiak biltzen ditu
👉 https://t.co/FYMIjNKpK9 https://t.co/jzIY0HeHlV -
2023-12-10
Pertsonak ahaztu gabe, gerta daitekeen egoera bat bizi dute kalean, baita inguruko baldintzak aldaketa klimatiko hasiberri baten ondorioz nabarmen aldatuko balira ere. Horrek gauza asko desordenatzen ditu, hala nola ukitu ezin dituzten pertsonak egotea, higiene-segurtasuneko baldintzekin begiratzea eta laguntzen jakitea, batzuetan esaten da laguntzetik datorrela zentzu txarrean esan gabeko izurria.
-
2023-12-10
Sin olvidarse de las personas viven en la calle una situación que puede sobrevenir incluso si las condiciones del entorno cambiaran brúscamente por consecuencias de un cambio climático incipiente pone muchas cosas en desorden como que haya personas que no les pudiese tocar, mirando con condiciones de seguridad de higiene y sabiendo ayudar, a veces se dice eso que de ayudar viene la peste no dicho en un mal sentido.