Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskadik berretsi egin du europar industriarekin hartuta duen konpromisoa, Vanguard Initiative sarearen hamargarren urteurrenean

2023-12-05

Eskualde industrializatuen europar sarea, “Vanguard initiative" , Euskadi beraren bazkide sortzailetako bat da, Bruselan bildu da gaur, bere hamargarren urteurrena ospatzeko.“Vanguard intiative-k” urrats kualitatiboa egin du bere hamargarren urtebetetzean: izan ere, bere ordezkari politikoek Asmoen Gutun bat sinatu dute VInnovate Mekanismoa abian jartzeko; berau finantziazio-tresna bateratu bat da, helburutzat izango duena euskal enpresa txiki eta ertainei laguntzea eskualde arteko heldutasun teknologiko handiko (TRL) proiektuetan parte hartzen.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Komisionatua, Cristina Uriarte, arduratu da sinatzeaz, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Euskadik berrikuntzarekin eta lankidetza industrialarekin hartu duen konpromisoa, bere europar bazkideekin batera.

Era horretan, “Vanguard Initiative-ko"(VI) kide diren eskualdeek bete egiten dute sareari atxikitzean hartu zuten konpromisoa, alegia, eskualde arteko proiektuetarako finantziazio bateratua sustatzea eta eskuratzen laguntzea, europar industria berpizten laguntzea azken helburutzat hartuta.

Bilerak EBko instituzio batzuen goi mailako ordezkariak bildu ditu, hala nola "Vanguard Initiative-ren” "aita" sortzaileeetako bat: Kris Peeters, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) oraingo presidenteordea eta Flandesko Ministro Presidente ohia; Marc Lemaitre, Europako Batzordeko ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendari Nagusia; edo Michiel Scheffer, Berrikuntzaren Europar Kontseiluko Zuzendaritza Batzordeko Presidentea.

2013an eratu zenez geroztik, “Vanguard Initiative” hazi egin da, Europako 38 eskualde biltzera iritsiz; horiek guztiak adibidearekin predikatzeko eta eskualde arteko lankidetza sustatzeko konpromisoa hartu dute, berrikuntzaren arloan, euren Espezializazio Adimenduneko Estrategietan identifikatutako osagarritasunetan oinarrituta.

Urte horietan, “Vanguard Initiative-ren” lankidetza industriala zortzi Proiektu piloturen bitartez bideratu da, alegia, ekimenaren kide diren eskualdeetako enpresa, kluster, parke teknologiko, ikerketa-zentro eta unibertsitateen parte-hartze aktiboaren bidez garatutako zortzi Proiektu piloturen bitartez. Zortzi Proiektu Pilotuen asmoa da berrikuntzak merkatuan arinago sartzen laguntzea, zortzi arlo tematikotan: Bioekonomia; Fabrikazio Efiziente eta Jasangarria (ESM); Errendimendu Handiko Ekoizpena, 3D inprimaketaren bidez; Fabrikazio Aurreratua Aurkako Inguruneetako Energia-aplikazioetarako; Nanogaitutako Produktu Berriak; Adimen Artifiziala; Osasun Adimenduna/Medikuntza Pertsonalizatua; Hidrogenoa (H2). Proiektu pilotuek balio-kateetako eragileen arteko osagarritasunak doitzen dituzte, eta laguntza eskaintzen dute teknologien heldutasuna hobetzeko. Emaitza konkretu horiek lortzeko, VI-k “lau urratsen metodologia” deritzana diseinatu zuen (ikasi, konektatu, erakutsi eta merkaturatu). Europako Batzordeak bere egin du metodologia hori, bere Espezializazio Adimenduneko Plataforma Tematikoetan.

“Vanguard Initiative-ren” Proiektu Pilotuetan identifikatutako esperientziak eta beharrak oinarritzat hartuta, Batzordeak Eskualde arteko Berrikuntza Inbertsioei laguntzeko programa berria onartu zuen 2021-2027 aldirako, hau da, "I3" programa, 570 milioi euroko zuzkidurarekin. Ekimen horri Horizonte Europa programaren Eskualdeko Berrikuntza Haranen deialdia gehitu zaio orain; deialdi horren helburua da eskualde mailako berrikuntza-haranen artean kofinantzatutako ekintzak inplementatzea, eta Euskadi proposamen bat aurkeztu du horretarako, “Vanguard Initiative” sareko bazkide batzuekin batera.

Azkenik, gogoratu behar da ezen, 2021az geroztik, Vanguard-en izenean Euskadik aholkua ematen diola Europako Batzordeari europar industriak aurrez aurre dituen erronkei buruz, horretarako sortu zen Foro Industrialean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak