qrcode

#MelgosaTopaketa ekimenerako herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderen zerrenda

2023-12-07

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak abenduaren 13an erantzungo die herritarrek, Irekiaren webgunearen bidez, egingo dizkioten galderei, #MelgosaTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek kezka sortarazten dieten galderak egin ahal izango dituzte, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren jarduerarekin lotutakoak. Sailburuak herritarren boto gehien jaso dueten 20 galderei erantzuna emango die. Emanaldi hori Youtubeko kanalaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da. Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren parte-hartzea bultzatea, bai eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea ere.


Emanaldian erantzungo ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikorik lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira, eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak