qrcode

Eusko Jaurlaritzak lankidetza indartu du EAEko hiru hiriburuetako hiri-merkataritzako plataformekin, 2024an hiri-merkataritza indartzeko (Gobernu Bilera 2023-12-05)

2023-12-05

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Gasteizen, Donostian eta Bilbon 2024rako hiri-merkataritza sustatzeko programa garatzeko lankidetza-hitzarmenaren bigarren luzapena izenpetzeko akordio-proposamena aurkeztu du gaurko Gobernu Kontseiluan. Akordio hori Gasteiz On, San Sebastian Shop eta Bilbao Dendak hiri-merkataritzako plataformekin lankidetzan gauzatuko da. Plataforma horietan hiru hiriburuetako merkatarien elkarteak sartzen dira.

Eranskinaren helburu nagusia da Sailaren eta lankidetza publiko-pribatuko plataforma horien arteko lankidetza-esparru sendoari eustea. Plataforma horietan hiru hiriburuetako udalek ere parte hartzen dute, 2024an. Ekimenak lehiakortasuna hobetzea eta euskal merkataritza-sektorea indartzea du helburu, sektore- eta sustapen-estrategiak garatuz. Era berean, merkataritza-plataforma horiek sektoreko eragile aktibo gisa sendotu nahi dira.

Adierazi behar da bigarren gehigarriak ez duela alderdi ekonomiko espezifikorik jasotzen; izan ere, 2024rako Euskadiko Aurrekontu Orokorrak onartu ondoren dagokion emakida-aginduan ezarriko dira.

Behin aurrekontu orokorrak onartuta, eranskin horiek 757.000 euroko dirulaguntza izango dute guztira, hau da, aurreko ekitaldian baino % 2,04 gehiago. Finantza-bultzada horrek Vitoria-Gasteizen, Donostian eta Bilbon hiri-merkataritza sustatzeko ekimenak indartzen eta hedatzen lagunduko du.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-12-05

    Produktu edo zerbitzu bererako Cecatik Mekara ibili beharrean, hurbileko baliabide on, polit eta merkea ezagutzera ematea, publizitaterik egiten ez duenak ez omen du saltzen.

  • Argazkia Xaver
    2023-12-05

    Dar a conocer recurso cercano bueno, bonito y barato en vez de andar de la Ceca a la Meca para un mismo producto o servicio, se dice quien no se publicita no vende.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko