2022ko PISA txostena: Euskadiko emaitzak matematika, zientzia eta irakurtzeko konpetentzietan
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Begoña Pedrosa sailburuordearekin batera, ELGEren (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen) PISA 2022 txostenaren Euskadiko emaitzak aurkeztu ditu, gaur goizean Gasteizen. Aurkezpenean parte hartu du, halaber, ISEI-IVEIko (Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko) zuzendari Eduardo Ubietak.
PISA ebaluazioaren probak 2021eko udaberrian burutu behar ziren, baina pandemiaren ondorioz 2022ko apirilean egin ziren, artean pandemiaren amaiera dekretatu gabe zegoela. 15 urteko 3.352 ikaslek hartu zuten parte, guztiak ere Euskadiko 96 ikastetxetakoak.
PISA txostenak berak adierazten duen bezala, ebaluazio horren emaitzek estimazioak ematen dituzte, herrialde bakoitzeko ikasleen laginetatik lortzen direlako, ez biztanleria osoaren erroldatik, eta, gainera, zeregin multzo mugatua ezartzen zaielako. Konparazioak egiteko, estatistikoki esanguratsua den desberdintasuna kontzeptua darabil. Erreferentzia horrek balio du desberdintasunik daden ala ez den interpretatzeko.
2022ko PISA txostenean, matematikarako konpetentzia izan da gaitasun nagusia:
- Ia herrialde eta erkidego guztietan jaitsiera orokorra izan da konpetentzia honen puntuazioetan (Japonia eta Korea izan ezik).
- Euskadik 482ko batez besteko puntuazio estimatua lortu du matematika-konpetentzian 2022ko PISA txostenean.
- Euskadiren konpetentzia honetako batez bestekoa Espainiako, ELGEko eta EBko batez bestekoaren gainetik dago.
- Euskadiko ikasleen errendimendu akademikoa Herbehereak, Belgika, Danimarka, Finlandia, Erresuma Batua, Austria, Letonia, Suedia, Zeelanda Berria, Lituania, Alemania eta Frantziakoen maila berean dago.
- Konpetentzia honetan, Euskadi ekitate handieneko herrialdeen artean dago.
Irakurtzeko konpetentzia:
- Herrialde gehienetan beherakada izan da konpetentzia horretan.
- Euskadik batez beste 466 puntu lortu ditu irakurtzeko gaitasunean, 2022ko PISAn
- Euskadik Espainiaren eta EBren antzeko puntuazioa du, eta jaitsi egin da ELGErekiko.
- Euskadiko ikasleen errendimendu akademikoa Herbehereak, Portugal, Norvegia, Israel, Frantzia, Kroazia edo Letoniakoen batez bestekoaren parean dago.
Zientziarako konpetentzia:
- Irakurtzeko konpetentzian legez, Euskadik Espainiaren, ELGAren eta EBren antzeko portaera eta puntuazioa ditu, eta aldeak ez dira esanguratsuak.
- Euskadik batez beste 480 puntu lortu ditu gaitasun zientifikoan 202ko PISAn.
- Konpetentzia honetan Euskadiren batez besteko errendimendua Herbehereak, Kroazia, Norvegia, Finlandia, Italia eta Lituaniakoaren parean dago.
-
2023-12-11
Comentario de Twitter:
RT @IkaslanBizkaia: Informe PISA 2022: resultados de Euskadi en competencias matemática, científica y lectora
https://t.co/in472EUhFc -
2023-12-07
Estaremos por encima de la media, pero no es como para estar satisfechos. SEAMOS SERIOS.
No hablamos del descenso en picado que sufrimos desde el 2015 (que no todo es culpa de la pandemia) tal como se puede apreciar en las gráficas de:
https://elpais.com/educacion/2023-12-05/informe-pisa-espana-obtiene-su-peor-resultado-pero-resiste-el-batacazo-educativo-global-mejor-que-su-entorno.html
Por no comentar que los paises asiaticos nos dejan a la altura del betún: https://www.bbc.com/mundo/articles/cg3pkkgd1jgo -
2023-12-05
Comentario de Twitter:
Informe PISA 2022: resultados de Euskadi en competencias matemática, científica y lectora
https://t.co/in472EUhFc