Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Herri Administrazioaren Mahai Orokorraren akordioa.

2010.eko urtarrilak 20

Bere bileran Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du azaroaren erdian Funtzio Publikoaren gehiengo sindikalarekin Herri Administrazioaren Mahai Orokorrean lortu zuen akordioa, 65.000 langile baino gehiagori eragiten diona.

Puntuz puntu akordio horretan sartu dira ordainsariei dagozkien gai guztiak euskal administrazioaren sektoreetako bakoitzarentzat. Beraz, akordio horretan honako hauek daude sartuta:

- %0,3ko igoera orokorra.

- Berariazko osagarriaren igoera, %0,5ekoa dena, aparteko pagak gainontzeko pagekin parekatzeko helburuz.

- 2007. eta 2008. urtetako zenbatekoen finkapena. Lehengo Gobernuak hartu zuen akordioa zenbateko horiek ordaintzeko baina finkatu gabe eta 'hobetzeko gehikuntza' kontzeptu barruan ordaintzen ziren. Horrek esan nahi du zenbateko horiek berariazko osagarrira eraman behar direla eta, horren ondorioz, nominaren ordainsari-egitura aldatzen da.

- ITZARRIri eginiko ekarpenen ordainketa. 2009. urtean bezala ekarpen horiek berriro ordainsari guztien %3 dira.

Aurreko gobernuek ez zuten ohiturarik Mahai Orokorraren akordioak Eusko Jaurlaritzaren onespenaren eraginpean jartzeko (haietako batean agian zen akordiorik lortzen ez zelako edo, baldin eta lortzen baziren, gutxiengo batekin lortzen zirelako).

Jaurlaritzaren Kontseiluak bileran onartu du Funtzionarioen Mahai Sektorialaren aurreakordio baten puntu bat haren edukia aurten, 2010. urtean, alegia, urtarriletik aurrera gauzatu dadin. Mahai Orokorraren akordio osoa geroago aurkeztuko da dekretu bidez onartu dadin.

Onartutako puntua deskribapen funtzionaleko osagarriaren desagerpenari dagokio. Osagarri horrek ordainsarien %2aren kobrantza zekarren eta analisi funtzionalen prozesuaren ordainetan hitzartu zelarik berariazko osagarrira eraman zen. Horrek dakarren aldaketa ordainsarien sistemari dagokio eta ez, ordea, zenbatekoei, dirutan ondoriorik ez duela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Herri Administrazioaren Mahai Orokorraren akordioa.