Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Agindu-proiektua,EAE-n otsoa kudeatzeko plana (Canis lupus) onartzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2023-12-04

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko martxoaren 2ko Aginduaren bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Katalogoa aldatu zen, eta otsoa (Canis lupus) «Interes Bereziko» espeziearen kategorian sartu zen (https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2020/03/2001539e.pdf ).

 

Horren ostean, Euskadiko Natura Ondarea Babesteari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 70.2 artikulua betez, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak EAEn Otsoa (Canis lupus) Kudeatzeko Plana onartzearekin amaituko den prozedura hasi zuen. Horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, 2023ko azaroaren 8tik 28ra bitartean beharrezko kontsulta publikoa egin zen, administrazio publiko eskudunaren webgunearen bidez.

Izapide horretan zenbait alegazio jaso ziren, bai abeltzaintzako ustiategiak dituzten partikularrenak, bai Ekologistak Martxan eta Asociación para la Conservación y Estudio del Lobo Ibérico, Ascel elkarte ekologistenak. Batzuk eta besteak kontuan hartuko dira kudeaketa-plana idazteko prozesuan.

Aldez aurretik, 2022ko abenduan, gizarte-partaidetzako prozesu bat egin zen gaiarekin lotutako gizarte-eragileekin eta administrazioekin, eta prozesu horretan egin nahi izan zituzten ekarpenak jaso ziren. Gainera, 2020ko uztailetik 2022ko uztailera zenbait bilera espezifiko egin ziren foru-aldundiekin, eta haiei ere txostena formalki eskatu zitzaien.

Aurreko izapide guztiak egin ondoren, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren Agindua landuko da, Euskadin otsoarentzako kudeaketa-plan bat onartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan