Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa, minbiziaren aurkako EITB MARATOIA elkartasun ekitaldian "Aukera Berriak" abestuz Gasteizen

2023-12-02
  • Miren Bilbao Minbiziaren aurkako Arabako Elkarteko presidentearekin
  • Ehunka lagunek bete dute Andre Maria Zuriaren plaza "En Todo el Sarmiento" abestuz

Vitoria-Gasteiz, 2023 12 02

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak, Minbiziaren aurkako Arabako Elkarteko presidente Miren Bilbaorekin batera, EITB MARATOIA minbiziaren aurkako elkartasun ekitaldian parte hartu du gaur arratsaldean, "Aukera Berriak" abestuz eta interpretatuz. Abenduko lehen hotzak eta urak gorabehera, EITB Maratoiak ehunka lagun bildu ditu Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, ETS-"En Todo el Sarmiento" abestiaren erritmoan.

Sailburuak parte hartu du minbiziaren aurkako ikerketaren lanak babesten jarraitzera animatuz, ETS´ren "Aukera Berriak" ekimenaren bidez. EITB Maratoiaren egun handia abenduaren 14a izango da. Aurtengo leloa Minbiziaren Aurka Aukera Berriak (Contra el Cáncer - Aukera Berriak) da, eta ETS´ren "Aukera Berriak" soinu-bandak jartzen duen abestia.

"Erronka solidarioan" parte hartu nahi dutenek bideoak bidal ditzakete EITB Maratoiaren webgunera, "Zure bertsiorik onena" atalean. Challengean laguntzeaz gain, dohaintzak egin daitezke minbizia ikertzeko. Diru-bilketa ikerketa-proiektuetara bideratuko da, BIOEF Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioaren bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Miren Bilbao Larrauri