qrcode

Euskadi Bono Dendaren 4 edizioetan 28 milioi euroko ekarpena egin da Euskadiko tokiko merkataritzara

2023-12-01

Egin diren 4 edizioetan 28 milioi euro mugitu dira, hau da 2,8 milioi bonu eta 84 milioi euroko mugimendua erosketatan

 

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak abenduaren 5era arte indarrean egongo den Euskadi Bono Denda programaren emaitzei buruzko legebiltzar-galdera bati erantzun dio gaur. Programa amaitzeko 4 egun falta direnean, edizio honetan zirkulazioan jarri diren 500.000 bonuetatik 463.000 trukatu dira jada.

Azaroaren 8an hasi zen kontsumoa suspertzeko Euskadi Bono Denda kanpainaren laugarren edizioa, eta Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euroko ekarpena egin du. Sailburuak gogorarazi du Euskadi Bono Denda programa lau edizio hauetan “kontsumoa suspertzeko ekintza” gisa garatu dela, “merkataritzarentzat ziurgabetasun handiko egoera batean, pandemiak, inflazioak eta nazioarteko gatazken inguruan sortutako krisialdiek eraginda”, esan du.

Sailburuak adierazi du Euskadi Bono Dendaren laugarren edizio hau “arrakastatsua” izan dela hainbat arrazoirengatik. Lehenik eta behin, herritarren artean izan duen harreragatik; izan ere, programa amaitzeko 4 egun falta direnean, zirkulazioan jarritako 500.000 bonuetatik 463.000 trukatu dira. Bigarrenez, saltokien erantzuna oso ona izan delako, “izan ere, atxikimenduen errekorra hautsi dugu, 5.200 saltokirekin baino gehiagorekin”. Eta, azkenik, bat egiten joan diren beste erakunde eta udalerri batzuei irekitako ekimen gisa, azken edizio honetan udal gehiago batu baitira. Edizio honetan batu diren udal horiek Portugalete, Ondarroa, Derio, Hondarribia, Arrasate, Urretxu, Zumarraga, Oiartzun, Eskoriatza eta Bergara dira.

“Bonu-programaren ezaugarririk garrantzitsuenetako bat tokiko merkataritzara erakartzeko eta tokiko merkataritza hori dinamizatzeko gaitasuna da. Herritarrek gero eta gehiago ezagutzen eta espero duten ekimena da, eta hori lagungarria da erosketak

mobilizatzeko, begirada toki-merkataritzan jartzeko eta merkataritza horrek betetzen duen eginkizuna balioesteko”, esan du amaitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak