Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Otsailaren 9rako deituta dagoen zortzi orduko greba dela eta, EuskoTreneko eta EuskoTraneko Tranbien, Trenen eta Autobusen gutxieneko zerbitzuak %30ekoak izango dira

2012.eko otsailak 06

 

Enpresako Batzorde Iraunkorrak otsailaren 9rako, ostegunerako, greba batera deitu du, goizeko 6:30etik 10:30era; eta 17:30etik 21:30era

EuskoTrenek eta EuskoTranek datorren otsailaren 9rako, ostegunerako, greba dela eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Tranbien, Trenen, Autobusen eta Funikularraren lanegunetako ohiko zerbitzuaren %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatuko eta eskainiko ditu. Aipatutako greba hori enpresako Batzorde Iraunkorrak deitu du ondorengo orduetarako: goizez 6:30etik 10:30era eta 17:30etik 21:30era. Egunaren gainerako orduetan lanegunetako ohiko zerbitzua eskainiko da.

Deialdiagatik ukitutako EuskoTreneko eta EuskoTraneko zerbitzuak ondorengo hauek dira:

 

  • Gasteizko Tranbia.
  • Bilboko Tranbia.
  • Lasarte Oria – Hendaia tren zerbitzua.
  • Bilbao – Donostia lineako tren zerbitzuak.
  • Ermua eta Eibar arteko “Tranbia” zerbitzua.
  • Bilbao – Lezama Tren zerbitzua.
  • Bilbao – Bermeo Tren zerbitzua.
  • Trapagarango Larreinetako Funikularra (Bizkaia).
  • Bizkaibuseko sistema barruan dauden EuskoTreneko autobusak, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak. Eskuinaldean eta Ezkerraldean eta Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpusaren artean eskaintzen diren zerbitzuak.
  • Lurraldebus sistemaren barruan dauden EuskoTreneko autobusak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpekoak. Urolako, Kostaldeko eta Deba Barreneko eskualdetan eskaintzen diren zerbitzuak.
  • Eibarko Udalerako eskaintzen diren udal autobusen zerbitzua (“Udalbus”).
  • Garraio loturak (trena+autobusa konbinatuak) Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta izen bera duen Ospitalearen artean eta Zamudioko geltokia eta herri horretan bertan dauden Teknologia Elkartearen artean.

 

Eusko Jaurlaritzak aipatutako orduetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak ohiko lanegunetan eskaintzen diren %30ari dagokion zerbitzu eta maiztasun kopuruaren mantenuan datza, betiere arreta berezia jarrita lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegiei.

Lan etenaldien hasiera ordutegiak baino arinago hasten diren zerbitzuek ohiko ibilbidea bukatu arte egiten jarraitu beharko dute. Era berean, behin lan etenaldia bukatuta, ondorengo zerbitzuen tranbiek, trenek, funikularrek eta autobusek jatorriko eta/edo helmugako tokietan jarrita egon beharko dute.

Eusko Jaurlaritzako onartutako funtsezko zerbitzuak, Konstituzioak babesten dituen askatasunen, eskubideen edo ondasunen ondorio dira. Horiek ezartzeko orduan EuskoTrenek eskaintzen dituen zerbitzu publikoen “funtsezko” izaera hartu da kontuan, izan ere, grebak eragin handia izango baitu hiritarrek, segurtasun baldintzak betez, zirkulazio librerako duten eskubidean, Konstituzioak adierazten duen bezala.

Deiturik dagoen grebak irauten duen bitartean, ezarri diren gutxieneko zerbitzuen bitartez, pertsonak ondasun zentroetara, ikastetxeetara, beraien lanpostuetara eta administrazio publikoko kudeaketa zentroetara joan beharra bermatuko da, pertsona horiei aitortzen zaizkien oinarrizko eskubideak bete ahal ditzaten. Konstituzioaren 19. artikuluan aitortzen den zirkulazio librerako eskubidea betetzeko.

EuskoTreneko eta bezeroek, Eusko Jaurlaritzak datorren ostegunerako deituta dagoen greba dela eta ezarri diren gutxieneko zerbitzuak kontsulta ditzakete geltokietan geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobusen barrualdean. Horrez gain informazioa jaso ahal izango dute, EuskoTreneko www.euskotren.es. web-orrian eta baita ere, 902 543 210 bezeroenganako informazio telefonoan.


 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan