Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak ziurtatu du Global Training bekak Euskadirako “inbertsio segurua” direla

2023-11-29
  • Aurten atzerrian prestakuntza eta esperientzia jasoko dituzten pertsonei aitortza egiteko ekitaldiko buru izan da Lehendakaria
  • 500 Global Training beka berriren bidez bere talentua indartu du Euskadik

Arantxa Tapia sailburuak lagunduta, gaur eguerdian, Donostian, Global Training bekak eskuratu dituzten 500 gazteei egin zaien aitorpen ekitaldiko buru izan da Lehendakaria; Global Training bekei esker, gazte hauek lanari lotutako prestakuntza jaso ahalko dute atzerrian, hain justu ere, enpresa edo erakundeetan ordaindutako praktikak eginez.

Gazte horiek guztiak orain eskura duten abagunea baliatzera animatu ditu Iñigo Urkulluk; eta, era berean, “gure izaera eta izen ona lau haizetara zabaltzen” laguntzeagatik eskerrak eman dizkie.

“Zuek itzultzea eta ikasten duzuena erakustea nahi dugu, esperientzia hauek herri modura hazten jarrai dezagun laguntzen baitute” – adierazi du eta baieztatu du nazioartekotzeko beka hauek - jadanik 10 urte dauzkatenak - Euskadirako “inbertsio segurua” direla.

Iñigo Urkulluk nabarmendu du hamar urte hauetan Euskadi hazi egin dela, eta aurrera joan dela, krisi globalak eduki dituen testuinguruan, horrek, hazkundea baldintzatu bai,  “baina ez du gelditu”, eta, kasurako, euskal esportazioak ekarri ditu gogora; azkenengo bi bosturtekoetan % 57 hazi dira esportazioak.

“Lortu egin dugu, hein batean, zuok bezalako pertsonoi esker, etorkizun irekiagoa eta nazioartekoagoa aurreratzen duzuen pertsonon uste sendoari esker” - adierazi die Lehendakariak. 

Bekak 

Ziurtagiria jaso duten gazteek 5 kontinenteetako 60 herrialdetan dauden punta-puntako 344 enpresa eta erakunde baino gehiagotan egingo dituzten praktika profesionalak.

Programak atzerrian prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen du, enpresa edo erakundeetan gazte bakoitzaren espezialitate akademikoaren araberako ordaindutako praktikak eginez.

Programaren helburua da kanpoan eskuratzen dituzten ezagutza eta trebezia horiek gero Euskadira itzuli ahal izatea. Eta bekadunek atzerriko egonaldia luzatzea erabakiko balute, handik Euskadiko ekonomiaren interesak aurrera eramaten laguntzea ere helburu litzateke.

Gutxienez 6 hilabeteko eta gehienez 12 hilabeteko iraupena duten bekak dira. Erakunde laguntzaileengandik jasotako eskaintzen arabera, erakunde horiek ahalbidetuko dituzten luzapenei esker, batez besteko iraupena 8 hilabete ingurukoa izango da.

Bekak goi mailako prestakuntza (graduak, lizentziaturak edo lanbide-heziketa) eta gehienez 30 urte dituzte eta ingelesa menderatzen duten (B1 eta B2 mailak) gazteei zuzenduta daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak