Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Euskadik bere talentu gaztea indartu du 500 Global Training beka berrirekin

2023-11-29
  • 30 urtez azpiko bekadunek 8 hilabeteko batez besteko egonaldia egingo dute eta atzerrian prestakuntza eta esperientzia jasoko dituzte
  • -2012tik, 5.003 gaztek jaso dute beka hau

 

500 gaztek jaso dituzte SPRI Taldeko Euskadiko Nazioartekotze Agentziak-Basque Trade and Investmenten bidez, Eusko jaurlaritzak atzerrian enpresa-praktikak egiteko eskaintzen dituen Global Training bekak. Zehatzago esanda, Global Training bekak nazioarteko mugikortasuna sustatzeko pentsatuta daude eta ezinbesteko baldintza da goi mailako LHko prestakuntza edo unibertsitate-titulazioa izatea. Aurtengorako aurrekontua 6,415 milioi eurokoa da.

Ekitaldia Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egin dute eta bertan izan dira Iñigo Urkullu Lehendakaria; Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Arantxa Tapia; SPRI Taldeko zuzendari nagusia, Aitor Urzelai; BT&Iko zuzendaria, Ainhoa Ondarzabal; eta erakunde kolaboratzaile hauetako ordezkariak: Merkataritzako ganberak, Confebask, Adegi, Politeknika Ikastegia Txorierri, Hetel, Ikaslan, AFM Cluster, Donostia Sustapena, Garapen, EHU, Novia Salcedo Fundazioa, HABIC eta Idarte.

Ziurtagiria jaso duten gazteek 5 kontinenteetako 60 herrialdetan dauden punta-puntako 344 enpresa eta erakunde baino gehiagotan egingo dituzten praktika profesionalak. Honako hauek dira enpresa horietako batzuk: Fraunhofer institutua, Microsoft, Harvard Medical School eta NBE Emakumeak, eta haiekin batera, Euskadiko sektore estrategikoetan erreferentziazkoak diren Euskadiko enpresak, atzerrian ezarrita daudenak.

Beken programa hau da Euskadik hazten jarraitu ahal izateko behar duen talentua sortzeko abian jarritako ekintzetako bat. Enpresek prestatuta dauden pertsonak behar dituzte eta esperientzia honek Euskadiko gazteei garapen profesionalerako beharrezko ezagutzak eta trebeziak eskuratzeko aukera eskaintzen die. Gainera, horrek guztiak ere badu balio erantsi bat: nazioarteko ingurune kulturaniztunean egin dezakete praktikaldia.

Programak atzerrian prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen du, enpresa edo erakundeetan gazte bakoitzaren espezialitate akademikoaren araberako ordaindutako praktikak eginez.

 

 

Programaren helburua da kanpoan eskuratzen dituzten ezagutza eta trebezia horiek gero Euskadira itzuli ahal izatea. Eta bekadunek atzerriko egonaldia luzatzea erabakiko balute, handik Euskadiko ekonomiaren interesak aurrera eramaten laguntzea ere helburu litzateke.

 

Aurrekontua honako hauetara bideratuko da:

 

  • 6 hilabetez hilean 1.635 euro gordineko 500 plaza.
  • Erakunde laguntzaile bakoitzarentzako kudeaketa-gastuak, plaza bakoitzeko 1.000 eurokoak.
  • 40 orduko prestakuntza-gastuen kontu-saila bekadun bakoitzeko.
  • Bekadunen asegurua estaltzeko kontu-saila: bidaia / prestazio medikoa.

 

Gutxienez 6 hilabeteko eta gehienez 12 hilabeteko iraupena duten bekak dira. Erakunde laguntzaileengandik jasotako eskaintzen arabera, erakunde horiek ahalbidetuko dituzten luzapenei esker, batez besteko iraupena 8 hilabete ingurukoa izango da.

Bekak goi mailako prestakuntza (graduak, lizentziaturak edo lanbide-heziketa) eta gehienez 30 urte dituzte eta ingelesa menderatzen duten (B1 eta B2 mailak) gazteei zuzenduta daude.

Erakunde laguntzaileak

Global Training bekek era honetako prestakuntzako eta nazioarteko mugikortasuneko programak kudeatzen eskarmentua duten erakundeen laguntza jasotzen dute.

Hauek izan dira aurtengo edizioan laguntzaile horiek:

Novia Salcedo Fundazioa.

80 beka.

Ikaslan + AFM.

80 beka.

Euskal Ganberak.

80 beka.

EHU.

60 beka.

HABIC / Idarte.

40 beka.

Garapen + Donostia Sustapena.

80 beka.

HETEL + Confebask + Adegi

80 beka.

 

Era honetako laguntza eskaintzen dute:

  • Nazioarteko erakunde eta enpresetan prestakuntza arloko praktika onenak egiteko bilaketa egiten dute, ikasleek esperientzia praktikoa eskura dezaten.
  • Izangaiei zuzendutako deialdia eta hautaketa-prozesua bideratzea Basque Trade & Investment erakundearekin elkarlanean.
  • Lehen trebakuntza egitea gazteak nazioarteko “esperientzia” horren inguruan prestatzeko.
  • Bekak irauten duen aldi osoan, harrera-enpresei eta bekadunei jarraipena egitea eta laguntza ematea.
  • Azken txostena idaztea, bekadunen prestakuntza eta haien esperientziak jasoz.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)