Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “Erabat gezurra da Euskadik diru-zaintza arazoak dituela”

2012.eko otsailak 06

Patxi Lópezek Urkulluri “arduragabea” izatea leporatu dio EAEko kontu publikoen inguruan “alarmismoa” sortzeagatik

Patxi López lehendakariak gaur esan du “guztiz eta erabat” gezurra dela Eusko Jaurlaritzak diru-zaintza arazoak dituela, EAJren presidente Iñigo Urkulluk esan zuen bezala. Gai honen inguruan alarmismoa sortzea, jaurlaritzaren buruaren ustez, “erabateko arduragabekeria bat da; izan ere, batzuek herrialdearen sinesgarritasunarekin jolasten dute Gobernua ahuldu nahian, eta hori ezin da inola ere egin". Lehendakariak argitu du Eusko Jaurlaritzak EAJri deitu zionean, beste alderdi politiko batzuei deitu zaienean bezala, krisi ekonomikoaren eraginak arintzeko proposamenak biltzeko egin zuela, diru-bilketak behera egin duelako, eta Euskadin zergen arloko erreforma egitea beharrezkoa dela planteatzeko ere deitu zion.

Radio Euskadiren “Boulevard” saioan egin duen elkarrizketan, lehendakariak esan du bere asmoa dela “legealdia amaitu arte lehendakari izatea, herrialde hau igarotzen ari den egoera honek behar dituen erantzunak emateko, hurrengo hauteskundeetan aurkeztea eta konfiantza berritzea lehendakaria izaten jarraitzeko”. Gainera, Eusko Jaurlaritzak legealdi honen amaierarako dituen lehentasunak indarkeriaren amaieraren egoera, normaltasuna eta krisi ekonomikoaren kontrako borroka finkatzea direla azaldu du. Horren harira esan du Harreman Politikorako Idazkaritzaren ordezkari izendatu duten arren horrek ez duela legealdia lehendakari gisa amaitzeko eta berriz kargurako hautagai gisa aurkezteko duen asmoa aldatuko.

 

3 iruzkin
  • @EndikaTL
    2012.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @aitorcasado: Lehendakari: "Es radicalmente falso que Euskadi tenga problemas de tesorería" http://t.co/Cww0Kwbm

  • @aitorcasado
    2012.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari: "Es radicalmente falso que Euskadi tenga problemas de tesorería" http://t.co/Cww0Kwbm

  • @txarliegarcia
    2012.eko otsailak 06

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari: "Es radicalmente falso que Euskadi tenga problemas de tesorería" http://t.co/oGpiCvgJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)