Tabako Kerik Gabeko Euskadi
Berriak Segurtasuna
qrcode

Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteak Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordearen ibilbidea aitortu du

2023-11-28
  • Azken 10 urteotan udaltzaingoak indartzearen alde egin duen lana eskertzeko elkarteak egindako aitorpena izan da

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeari ohorezko Eguzkilore plaka eman dio gaur goizean Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteak (AJEPLE-EUBE). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren zerbitzura 10 urtean udaltzaingoen alde egin duen lana eta eman duen bultzada eskertzeko eman dio elkarteak bereizgarria.

Eguzkilorea udaltzainburuek Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egin duten urteko bileran eman diote, eta Estepan Goioaga AJEPLE-EUBEko presidenteak hartu du hitza Gartziak segurtasuna eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko lankidetza eraginkorra indartzean bete duen garrantzizko eginkizuna nabarmentzeko. Orain sailburuordea denak Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari karguan 2013an hasi zenean hartu zuen konpromisoa.  

Gai-zerrenda

Rodrigo Gartzia bera, Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariarekin batera, buru dela egin den bileran Euskadiko udaltzaingoen 50 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute segurtasunarekin zerikusia duten zerbitzu publiko guztien artean koordinatuta segurtasun publikoaren mehatxu- eta arrisku-egoerei aurre egiteko 2023an emandako erantzuna aztertzeko. Bestalde, Segurtasun Publikoaren 2025eko Plana betetzearekin erlazionatuta urtean zehar burutu diren ekimenak eta ekintzak ere ebaluatu dituzte.

Bilera honetan Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak, Javier Diéguez Cyberzaintzako zuzendari nagusia, Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak, Estíbaliz Olabarri Trafikoko zuzendariak eta Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunen zuzendariak ere parte hartu dute, lan-esparruetako bakoitzean elkarrekin egindako jarduketak aztertzeko, udaltzaingoekiko koordinazioan hobekuntzak proposatzeko eta, datorren urtera begira, lan-ildo berriak planteatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak