Hauteskundeak 2024
qrcode

Emakumeen lidergoa aldarrikatu du BAI Sarea berdintasunerako enpresen sareak

2023-11-28
  • Emakundek sustatutako eta 70 erakunde baino gehiago biltzen dituen sareak X. Batzarra egin du gaur Gasteizen
  • Avanza Moviliza Gipuzkoa, Bizitzen Fundazioa eta Laboral Kutxa aintzatetsi dira berdintasunaren arloan egindako jardunbide egokiengatik

BAI Sareak, Emakundek bultzatutako emakumeen eta gizonen berdintasuneraren aldeko enpresen sareak, hamargarren batzarra egin du gaur Gasteizko Villa Suso jauregian.

Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak ireki du bilera, eta ongietorria eman die azken urtean bat egin duten erakundeei. Gaur egun, 74 enpresak osatzen dute BAI Sarea, eta hainbat lantaldetan parte hartzen dute.
Elgarrestak eskertu egin du erakunde horiek "aldaketa soziala bultzatzen duen" sare ba izatea, enpresak nola antolatzen diren birpentsatzera behartzen duena. "Egiten ari zareten lana estrategikoa eta eraldatzailea da", esan die.

Bere ongietorri hitzaldian, Emakundeko zuzendariak erabaki postuetan emakume gehiago egotea aldarrikatu du, baita prestakuntza falta bezalako mito faltsuekin amaitzea ere. "Euskadin goi-mailako ikasketak dituzten pertsona guztien % 60 emakumeak dira, baina gerentzia-posizioen % 6 baino ez dute betetzen", gogorarazi du. Elgarrestaren ustez, datu horrek erakusten du zenbait erakundetan "pribilegio eta rol maskulinoak betikotu" egiten direla.

Miren Elgarrestak gogorarazi du enpresetako emakumeen eta gizonen berdintasuna ere "berrikuntzarako, kalitaterako, gure erakundeen eta gure gizartearen etengabeko hobekuntzarako elementutzat" hartu behar dela.
Horregatik, batzarrean, sareko talde ezberdinen aurrerapenak bateratzeaz gain (talde eragilea, komunikaziokoa, espazio seguruena eta espazio intersekzionalena), hiru erakunderen jardunbide egokiak ere aitortu dira: Avanza Moviliza Gipuzkoa, Bizitzen Fundazioa eta Laboral Kutxa.

Avanza Moviliza Gipuzkoari dagokionez, Martxoak 8ko kanpainan izandako inplikazioa baloratu da, autobus-txartelak morez inprimatuz, bai eta erabiltzaileengan eta plantillan bertan egiten duen sentsibilizazio-lana ere.

Bizitzen Fundazioak Zaintza Bilera jarri du abian, erakundeko kide diren pertsonei hitza emateko urtero egiten den topaketa, haien ongizatea, lanaren kalitatea eta proaktibitatea hobetzeko, langilea baino gehiago pertsona protagonista egitea ahalbidetuko duen giro informal batean.

Bestalde, Laboral Kutxak ekimen bat abiarazi du emakumeek erakundearen historian zehar egindako ekarpena ikusarazteko, 2024ko Martxoak 8an zabaltzeko eta langileen arteko berdintasunaren aitorpen praktikoa sustatzeko.

BAI Sarea enpresa-sarea 2016an hasi zen sortzen eta 2018an eratu zen formalki. Haren helburua da beste erakunde batzuekin esperientziak partekatzea eta erakundeetan berdintasunaren aldeko politikak indartuta atera daitezen eta gure gizartean eragin handiagoa izan dezaten laguntzea. Era berean, berdintasunaren aldeko planek eta ekintzek enpresetan duten eragina biderkatu nahi du. www.baisarea.eus

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-11-28

    Comentario de Twitter:
    🟣❌ La red de empresas para la igualdad #BAISarea, promovida por #Emakunde y que agrupa a más de 70 entidades, ha celebrado hoy su X Asamblea en Gasteiz reivindicando el liderazgo femenino

    👉https://t.co/apxQ3xcWjV

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-11-28

    Comentario de Twitter:
    🟣❌Emakundek sustatutako eta 70 erakunde baino gehiago biltzen dituen BAI Sarea berdintasunerako enpresen sareak X. Batzarra egin du gaur Gasteizen emakumeen #lidergoa aldarrikatuz
    👉https://t.co/7ocMVbtYMh

    #berdintasuna #igualdad #mujer #empresa #enpresa #liderazgo #emakumeak https://t.co/waWSt2XPif

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak