Eman odola!
Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak bat egin du nazio batuen erakundeak abian jarritako genero-indarkeriaren aurkako 16 aktibismo-eguneko generation Equality Ekimenarekin

2023-11-25

Arazoaren 25a, Emakumearen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

  • Osasunetik, egin bat! Emakumeen eta haien seme-alaben aurkako indarkeriaren prebentzioan inbertitu lelopean, Osakidetzak genero-indarkeriaren aurkako aktibismoa ikusarazteko zenbait ekintza egingo ditu hurrengo 16 egunetan ospitaleetan eta osasun-zentroetan
  • Osakidetzak bat egin du kanpaina horrekin, eta Estatuan aitzindaria da Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako gisa horretako ekimenen jarraipen aktiboan
  • Osakidetzak bat egingo du, halaber, berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzen alde proposatutako Herri Itunarekin

 

Gaur, larunbata, arazoaren 25a, Emakumearen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Osasunetik, egin bat! Emakumeen eta haien seme-alaben aurkako indarkeriaren prebentzioan inbertitu lelopean, Osakidetzak genero-indarkeriaren aurkako aktibismoa ikusarazteko zenbait ekintza egingo ditu hurrengo 16 egunetan bere Zerbitzu Erakundeetan eta ESIetan (ospitaleetan eta osasun-zentroetan).

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia izango da ekimen horren buru eta, hasteko, gaur Gasteizko egoitza nagusiko fatxadan Matazak indarkeria sexistaren aurka kolektiboak egindako ehunak zintzilikatuko dira, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimekiko elkartasunaren erakusgarri.

Nazio Batuen Erakundeak laranja kolorea aukeratu du Generation Equality izeneko genero-indarkeriaren aurkako 16 eguneko aktibismo-kanpaina ikusarazteko. Osakidetzak kanpaina horrekin bat egin nahi izan du, eta Nazio Batuen Erakundeak babestutako horrelako ekimenen jarraipen aktiboan erakunde aitzindaria da Estatuan.

Gainera, Osakidetzak bat egin nahi izan du Emakundek egindako Herri Ituna proposamenarekin. Ekimen horretan, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako itun instituzionala proposatzen du. Itun horren bidez, emakumearen aurkako indarkeria matxistaren inguruko konpromisoak aktibatu nahi dira, hala nola: egungo araudia garatzea;erakundeen arteko koordinazioa sakontzea eta hobetzea; indarkeria matxistaren prebentzioa, adin txikienetatik hasita; eta indarkeria matxistaren agerpenen detekzioa eta arreta hobetzea. Konpromiso horiek Euskadiko zenbait instituziok, erakundek eta antolakundek bultzatuko dituzte, etahorien artean dago Osakidetza.

 

Genero-indarkeriaren aurkako jardunaldia abenduaren 15ean

Osakidetzako zentroetan genero-indarkeriaren aurkaegingo diren 16 eguneko ekintzen ondoren,abenduaren 15ean emango zaio amaiera kanpainari,Genero Indarkeriari buruzko Jardunaldi batekin.Kanpainaren bidez, osasun-arloko profesionalek beren sektorean genero-indarkeriaren aurkako borrokan duten inplikazioaren ondorioz egindako lanaren garrantzia nabarmendu eta ezagutarazi nahi da, eta arlo horretan sortu diren protokoloak aurkeztu nahi dira, hala nola sexu-indarkeriari eta seme-alaben aurkako indarkeriari buruzkoak.

Iruzkin bat
  • Argazkia malou
    2023-11-28

    Les recuerdo al personal y profesionales de Osakidetza:
    Que la violencia es contra las mujeres, hembras humanas adultas, y que ocurre por ser mujeres, por haber nacido mujeres, no por sentirse mujeres.
    Que sexo no es sinónimo de género, nunca lo ha sido en ningún texto normativo para la protección de mujeres y niñas y mucho menos sinónimo de una neolengua de moda como "identidad de género".
    Que nuestro el sexo no se "asigna al nacer" sino que se observa, se constata y se determina en base al fenotipo del recién nacido. Decir que "asigna" es una falta de respeto a la profesionalidad y conocimientos de las matronas sobre biología humana.
    Que paren de eliminar la palabra mujer de los apartados de la página web de Osakidetza que hablan sobre su salud. La mujeres embarazadas aparecen descritas como "personas embarazadas" o mujer se ha sustituido por "personas con cuello de útero" para hablar de los cribados de cáncer de útero.
    ¿Por qué están copiando modas ideológicas acientíficas procedentes de otros países, que pretenden eliminar mujer, pero no hombre. En la web de Osakidetza siguen diciendo hombre y no "persona con próstata" para referirse a su salud.
    Difícilmente van a poder atender la violencia que sufren las mujeres por el hecho de serlo si no saben quién es una mujer o una niña o si las ningunean, invisibilizan y faltan el respeto.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak