qrcode

Lanbidek 17,7 milioi euroko balioa duten enplegua babesteko programen deialdiak aurreratu ditu 2024an eskuragarri egon daitezen

2023-11-24
  • Ekimen nabariek hauek dituzte xede: Gazteak , 45 urtetik gorakoak eta txanda-kontratua
  • Gainera, 2,7 milioi handitu da laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko 2023ko zuzkidura, 15 milioira iritsi arte

Gaur, Lanbideren Administrazio Kontseiluak enplegua sustatzeko hiru programaren deialdia onartu du.

Programak 2024an egongo dira eskuragarri. Eta orotara 17,7 milioi euroko balioa dute. Ekimen horiek Erkidegoaren Aurrekontuetan jasota daude, eta datorren hilean berretsiko dira. Beraz, aldez aurretik onartuta, aurrekontu-ekitaldiaren hasieratik eskuragarri egotea lortu nahi da.

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua buru zela, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Kontseiluak argi berdea eman dio Lehen Aukerari 8,5 milioi euro bideratzeko (euskal enpresetan gazte langabeak kontratatu ditzaten). Langabezian dauden 30 urtetik beherakoek eskuratu ahal izango dituzte (nahiz eta beren titulazioarekiko enpleguetan aldez aurretik lan-esperientziarik ez izan, edota soilik esperientzia txikia).

Toki entitateek gazteak kontratatzeko laguntzak ere aurreratu dira (FSE Plus programaren esparruan). Laguntzek xede dute udal-erakundeek Lanbiden eta Gazte Bermea Sisteman izena emanda dauden 16-30 urteko gazte langabeak kontratatzea. Laguntza horien bidez, gazteen enplegagarritasuna ere hobetu nahi da (esperientzia profesionala eskuratuz). Kontratuek 8-12 hilabete arteko iraupena izango dute. Lanaldi osokoak izago dira. Eta egin beharreko lanak kontratatutako pertsonaren kualifikazio-mailaren araberakoa izan beharko du. Iaz, programa horri esker, 31 toki-erakundek 276 gazte kontratatu zituzten (7,99 milioi euroren truke). Aurtengo zuzkidurarekin (8 milioi euro) espero da 280 kontratu finantzatzea, 35 udalerritan.

Era berean, 2024rako txanda-kontraturako laguntzen deialdia ere berriro aurreratu da. Azken hartzaileak dira, batetik, lanaldi osoko txanda-kontratu baten bidez kontratatzen diren 30 urtetik beherako edo 45 urtetik gorako langileak edo langabeak dira (kontratu horrek mugagabea izan beharko du hasieratik, edo, beranduenez, ordeztutako pertsonak erretiro osoa hartzen duen unetik aurrera). Eta beste onuradunak dira 30 urtetik beherako edo 45 urtetik gorako langabeak (baldin eta, txanda-kontraturen baten ondorioz, kontratu gehigarria sinatzen badute). Diru laguntzaren zenbatekoa 8.400 eurokoa da kontratatutako pertsona bakoitzeko. Aparte, kopuru hori % 10 handituko da ordezkatzailea emakumea bada. Programak 1,2 milioi euro ditu. Eta espero da 134 laguntza-eskaerari erantzun ahal izatea.

Laneratzeko enpresak

Horretaz gain, Administrazio Kontseiluak laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzen deialdiaren kreditua handitzea onartu du (hots, hasiera batean esleitutako 12,3 milioiei beste 2,7 milioi gehitzea).  Laneratzeko enpresek hauxe dute helburu: egoera ahulenean dauden kolektiboei, bazterkeria-egoeran daudenei edo baztertuta geratzeko arriskuan daudenei lan-merkatu arruntean sartzea ahalbidetzea (laguntza ardatz duen gizarteratze- eta laneratze-prozesu baten bidez).

2023ko deialdian (orain handitzen ari dena), laneratzeko enpresei emandako laguntza zabaldu egin da. Asmoa hauxe da: krisi ekonomikoak eta sanitarioak hainbat kolektiboen enpleguan eragindako ondorioak arintzen jarraitzea (hain zuzen ere, bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden kolektiboak). Hartara, honako jarduerak  finantzatuko dira: merkatu-azterketak (aztertzeko enpresa horien sorreraren bideragarritasuna); aktibo finkoetan egindako inbertsioak (baldin eta bideratuak badaude laneratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzera edo mantentzera); teknikarientzako lanpostuak sortzea eta mantentzea( hain zuzen ere, batetik, produkzioan laguntzeko teknikariak;  eta, bestetik, laneratzen laguntzeko ekintzetan espezializatutako teknikariak); laguntza teknikoa eta prestakuntza.

 

Aurten, enplegu-sorrera garrantzitsua izan da: 311 lanpostu eskatu dira (2022an, baino % 1,63 gehiago); eta produkzioan eta laneratzean laguntzeko beste 153 teknikari lanpostu ere. Aurrekontuaren igoera aurkeztutako eskaera guztiei erantzuteko nahiari dagokio.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2023-11-24

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Lanbidek 17,7 milioi euroko balioa duten enplegua babesteko programen deialdiak aurreratu ditu 2024an eskuragarri egon daitezen.

    👉Ekimen nabariek hauek dituzte xede: Gazteak , 45 urtetik gorakoak eta txanda-kontratua.

    🔗 @Irekia @lanbideejgv 
    https://t.co/tAMwzwO5Qc

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2023-11-24

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ @lanbideejgv adelanta las convocatorias de diferentes programas de apoyo al empleo por valor de 17,7 millones de euros para que estén disponibles en 2024.

    👉Destacan iniciativas para jóvenes, mayores de 45 años y contrato relevo.

    🔗 @Irekia https://t.co/zqNmRKCvAW

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak