NIK Patrika Digitala
Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko azken azterketak egingo ditu asteburu honetan

2023-11-24

 

Larunbateko amaituko da Osakidetzaren historiako hautaketa-prozesu jendetsuenaren azterketa-fasea: 109 029 pertsona eman dute izena 110 lanbide-kategoriatan banatutako 7 639 lanpostuetako bat lortzeko.

 

Osakidetzaren egungo Enplegu Publikoaren Eskaintzak plantillaren herena egonkortuko du, 11 000 profesional baino gehiago, eta bitartekotasun-tasa % 8tik behera jaistea lortuko du, Europako legeriak jasotako estandarrarekin bat etorriz.

 

 

Azaroaren 25ean (larunbata) egingo dira 2020-21-22 EPEko azken azterketak.

965 izangaik egingo dituzte Garraio Sanitarioaren Gidariaren eta Emergentzietako Ibilgailuen Gidariaren lanbide-kategorietako azterketek Gasteizko EHUko Elurreta ikasgelategian.

9:30etan Garraio Sanitarioaren Gidaria lanbide-kategorian izena emandako 570 izangaiek egingo dute azterketa eta 13:30etan Emergentzietako Ibilgailuen Gidaria lanbide-kategoriako 395 izangaiek.

Hautaketa-probetan ia mila oposiziogilek hartuko dute parte, eta amaiera emango diote 2023an egin den Osakidetzako Enplegu Publikoaren Eskaintzaren fase honi. 

Azterketa-fasea amaitu ondoren, 2020-21-22-E EPEko fase berri bat hasiko da. Horretan merezimenduen baremoak jasoko dira izangaien zerrendak prestatzeko: lanbide-esperientzia, prestakuntza eta hizkuntzak. Horrela Osakidetzaren Enplegu Publikoaren Eskaintzako plazak eskuratzeko prozesuari amaiera emango zaio. Zeregin horiek guztiak 2024an zehar luzatuko dira.

Enplegu Publikoko Eskaintza honetan, Osakidetzak guztira 7 639 atera ditu, 110 lanbide-kategoriatan. 109 029 pertsonak eman dute izena, eta prozesua Osakidetzaren historiako jendetsuena izan da enplegu publikoa egonkortzeari eta finkatzeari dagokionez.

Osakidetzako 2020-21-22-E EPEko deialdia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren 2020-2024 aldirako Esparru Estrategikoan jasotako erronkei erantzuteko sortu zen. Horrela, langileen eremuan, enplegua sendotzearen alde egiten da, plantilla handitzeko neurrien bidez, Osakidetzako profesionalei lan-egonkortasun handiagoa emateko helburuarekin. Hautaketa-prozesua amaitu ondoren plantillaren herena egonkortuko da, 11 000 profesional baino gehiago, eta bitartekotasun-tasa % 8tik behera jaistea lortuko du, Europako legeriak jasotako estandarrarekin bat etorriz.

 

Asteburuan, Vitoria-Gasteizko Elurreta ikasgelategian egingo diren 2020-21-22-Egonkortzeko EPEko azterketei dagokienez, hona hemen jakin beharreko informazioa (eguna, ordua eta kategoria):

 

Larunbata, 2023/11/25

 

9:30h

 

GARRAIO SANITARIOAREN GIDARIA

 

 

13:30h

 

EMERGENTZIETAKO IBILGAILUEN GIDARIA

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @GalizAmbulancia
    2023-11-25

    Comentario de Twitter:
    Hoy tienen lugar los últimos exámenes de la OPE 2020-21-22-Estabilización de Osakidetza.
    Las categorías profesionales de Conductor/a de Transporte Sanitario y Conductor/a de Vehículos de Emergencias reunen a 965 aspirantes en Vitoria-Gasteiz.
    ------------
    https://t.co/ZkBCMoo1Q6 https://t.co/AT5G3V5hCY

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)