Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa sailburuak Joseba Goikoetxea ertzainaren alargunarekin izan da Bilbon egindako atentatuan hil zuteneko 30. Urteurrenean

2023-11-25
  • Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat sarjentu nagusiaren hurbileko pertsonek antolatutako omenaldian izan da

      Bilbo, 2023/11/25

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak, Euskadiko Oroimenerako politika publikoen arduraduna den aldetik, Joseba Goikoetxea Ertzaintzako sarjentu nagusiaren omenaldian parte hartu du gaur, ETAk 1993ko azaroaren 22an hildakoa.

Rosa Rodero, Goikoetxearen alarguna, babestu du Melgosak, haren hilketaren 30. urteurrenean, eta poztu egin da honelako ekitaldiak antolatzeagatik, biktimen oroimenez. Halaber, Rosa Roderok eta Carmen Guisasola ETAko buruzagi ohiak elkarri emandako besarkada goraipatu du sailburuak. Joseba Urrusolo Sistiaga Vía Nanclareseko kidearekin batera joan da Guisasola ekitaldira.

Hain zuzen ere, duela hamarkada bat, 20. urteurrenean, ETAren biktima baten eta biktimario baten arteko lehen topaketa izan zen espazio publiko batean. Rosa Roderok eta Carmen Guisasolak elkarrekin parte hartu zuten ekitaldi hartan, Bakea, Josebaren bizipoza. izenburupean.

Gaurko ekitaldia Joseba Goikoetxearen hurbileko pertsonek antolatu dute, eta Bizkaiko hiriburuko Bizikidetza Plazan egin da, Isozaki dorreen ondoan.

Melgosa sailburuaz gain, Giza Eskubideen, Memoriaren eta Lankidetzaren sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranzek eta biktimei laguntzeko aholkulari Enrike Ullibarriaranak parte hartu dute ekitaldian. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendi ere omenaldian izan da.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-11-25

    Comentario de Twitter:
    🕊️Nerea Melgosa sailburua #JosebaGoikoetxea ertzainaren alargunarekin izan da Bilbon egindako atentatuan hil zuteneko 30. Urteurrenean
    🕯️#EuskoJaurlaritza-ren ordezkaritza bat sarjentu nagusiaren hurbileko pertsonek antolatutako omenaldian izan da

    👉 https://t.co/5UDRD2LJqU

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-11-25

    Comentario de Twitter:
    🕊️ La consejera #NereaMelgosa, con la viuda del ertzaina Joseba Goikoetxea en el 30 aniversario de su asesinato en atentado de #ETA en Bilbao
    🕯️ Una representación del #GobiernoVasco asiste al homenaje organizado por las personas allegadas 
    👉 https://t.co/XhlA1xWzhb https://t.co/ujZrNTobCy

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)